Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Reala eta Biarritz Olympique Anoetan

Reala eta Biarritz Olympique Anoetan

Mikel Iturria 2005/04/04 07:30

Anoeta inguruan bi kirol ikuskizun potolo egon dira aste bukaera honetan. Larunbatean Realak Osasuna 2-0 hartu zuen mendean. Igandean, berriz, lehenengo aldiz hurbildu naiz errugbi partida bat ikustera. Gehienek jakingo duzuen bezala, Heineken Cupeko final laurdenak jokatu dira eta Miarritzeko taldeak Irlandako Munster kanporatu du. 19-10.

Realak ez du gehiegi jokatzen, baina Nihat lesionatu denetik, Atlético Madrid-en kontrakoan izan ezik, bi gol sartzen ditu norgehiagoka bakoitzeko. Emaitzei dagokionez behintzat, taldea hobeto ari da. Amorrortuk izango du zerikusia.

Harrobiko gazte asko dago taldean. Reala Bren partidak ikusten nituenean, jokalari hauenak hain zuzen, berdin gertatzen zen: ez zuten asko jokatzen, baina taldea ondo zegoen kokatua zelaian eta kontrarioa konturatu gabe, gola(k). Ikusiko dugu zer gertatzen den datorren larunbatean Bilbon. Karpinek ez du jokatuko, portzierto.

Igandean, berriz, lagun batzuekin etxean bazkaldu ondoren, autobusa hartu behar genuen Antiguatik Anoetara joateko. Ernesto Gasco zinegotziari entzun nion Realaren futbol partidetan bezala autobus bereziak egongo zirela. Bai, egon ziren, baina ez Antiguatik: erdigunetik Anoetara.

Hala ere, garaiz iritsi ginen estadiora. Egun batetik bestera zelaia nola aldatu zen! A zer nolako giroa! Bezperan Osasunako zaleek girotu zituzten bazterrak, gu nahiko zozoak baikara. Igandean iparraldekoak eta irlandarrak aritu ziren animoso. Gorria eta txuria dira Biarritz Olympique taldearen koloreak. Irlandarrek, berriz, gorria dute kamiseta.

Lehenengo zatian ondo aritu dira lapurtarrak. Diferentzia polita hartu dute markagailuan. Bigarren zatian alde hori kontserbatzera atera dira eta hori aprobetxatzen saiatu dira irlandarrak. Hala ere, ondo agoantatu du talde euskaldunak eta final-erdiak jokatzeko aukera izango du.

Zeozer gehiago ikasi dut errugbiaz. Antzeko-parezido zebilen Julen Gabiria. Atzo ezagutu nuen: nire eserlekutik zortzi lerro beherago zegoen bera. Ni baino zeozer gorago Manolo Saiz, Liberty-Wurth txirrindulari taldeko managerra, Benito Urraburu kazetariarekin batera. Etxerako bidean beste ilustre bat agurtu dut: Unai Elorriaga idazle eta errugbizalea.

Beno, hemen amaituko dut, zeren eta bestela Miguel Vidaurreren moduan hasiko naiz eta...

etiketak: Kirol harrikadak
erral
erral dio:
2005/04/04 10:25

Biarritztik eta Bilbotik etorri behar jendea Anoeta bete dadin...

;)

Julen
Julen dio:
2005/04/04 10:55

Eskerrak errugbiaz asko zekiten lagun batzuekin joan nintzen, bestela galduta.

Hori bai: giroa usaintzeagatik bakarrik merezi izan zuen partiduak eta 50 euroak, patetiko samarra den arren Paquito Chocolaterorekin ospatu beharra garaipena...

Hurrengoan luzeago egongo gara, Iturri; berba bi patxadaz egiteko astirik ere ez genuen izan eta!

Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/04/04 16:28

Neu be Donostia aldean egon naz asteburuan, eta nahiko ikusgarria izan zan zapatukoa (nafarrak, irlandarrak, lapurtarrak, giputzak... nor baino nor) eta atzo berton, Bilboko autobuserako bidean Anoeta inguruko hirugarren zatia.

Oso gauza deigarria izan da hainbeste ikurrin ikusi izana, edonon, bai lapurtarrek baita irlandarrek be (anaitasuna nagusi). Ez neban Frantziako bandera bat bera be ikusi.

Hori bai, soinean ikurrina baina mingainean frantsesa. Eta irlandarren artean? Imajinatu. Gaelikoa ez da "cool enough" izango. Eta euskara, "Cote Basque"n, bertze hainbertze. Bien bitartean, asteburu honetan be, Demo-ak Lapurdi aldean txingurri lanean. Beste norgehiagoka honek milaka pertsona erakartzen ez dituen arren.

PD Katedralean? 1-2, golen batezbestekoa mantentzeko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter