Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Irun Iruten elkartearen kanpaina

Irun Iruten elkartearen kanpaina

Mikel Iturria 2005/03/30 07:45

Hilabetero jasotzen dut etxeko buzoian Irunero, Irungo euskarazko aldizkaria. Martxoko zenbakian jakin dut Irun Iruten elkarteak kanpaina berria abiarazi duela, Topagunea euskara elkarteen koordinadorarekin batera, bazkide berriak lortzeko.

Harritu nau jakiteak oso bazkide gutxi dituela elkarte honek. Datu bat: Irunek 55.000 biztanle ditu, 18.000 euskaldun. Elkarteak, berriz, 268 bazkide.

Urtean 36 euroko kuota pagatu behar da, baina badago 18 euroko kuota murriztua ere. Ez da diru asko, baina alardearen kontu maltzur horiek, herriko giroa txartu egin dute. Eta euskarak lasaitasuna behar du bidea egiteko. Beno, lasaitasuna ez dakit hitz egokia ote den, lo geratzeko arriskua ere baitago.

Pentsatuko dut ea izenik ematen dudan elkartean, lagunen bat badut-eta bertan. Bitartean, hona hemen Irun Iruten elkartearen webgunea eta Topagunearenak

etiketak: Harrikadak
iturri
iturri dio:
2007/08/29 20:33

Aupa Aitor:

Ez dut Irun Iruten elkartearen berri askorik, baina arraroa egiten zait zuk hor goian aipatzen duzuna. Jarri zara beraiekin harremanetan? Eman dizute esplikazioren bat?

Goiko nire mezu hau 2005eko martxoan idatzi nuen eta ez dakit zertan dabiltzan azken bolada honetan.

Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/03/30 10:19

Sustatu-n orain dala gitxi ABARRAK alkartetik (Bizkaiko Arrigorriaga, Ugao, Arrankudiagakoak) paratu dabe albistea, diru arazo larriak direla-eta aurrerantzean ezin izango dabela "ARTANDAPE" aldizkaria (hilabetekaria) atara. Azken zenbakia izango da. Akabo. Game over.

Asko kexatzen dira (gara) erakunde publikoen inplikazino faltagaitik, arrazoi osoaz. Baina kaleko euskaldunona be bada. Irunen be: 18.000 euskaldun eta 268 bazkide. Maita nazazu gitxiago...

aitor
aitor dio:
2007/08/29 20:26

Ni Irundarra naiz eta "Mintzalaguna" delako ekimenean, esate baterako, hiru aldiz eman dut izena bolondres gisa, eta sekula santan ez didate deitu. Irun Irutenekoek ere hobe lukete eskaintzen zaien laguntzari erreparatu eta ez bazkide edo diru kontuekin hainbeste kezkatu. Zertako egin behar dut nik neretaz paso egiten duen elkarte bateko bazkide? Zuek esango didazue...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter