80. hamarkadako pop musika Donostian
Martxoaren erdialdean abiatu zuten Ernest Lluch Kultur Etxean 80 zuzenean izeneko zikloa. Lo juro por los Ramones erakusketa, Marivi Ibarrolaren argazkiekin osatutakoa, da zikloaren muina. Tartean hainbat jarduera egon da: hitzaldi pare bat, kontzertu bat, etab.
Zikloa maiatzaren 10ean amaituko da eta gaur, maiatzak 9, bi proiekzio egongo dira kultur etxean: Barcelona era una fiesta undergound eta Si yo fuera tú, me gustarían los Cicatriz.
Pasa den astean, maiatzaren 3an, mahai-inguru bat antolatu zen 80. hamarkadako Donostiako pop musika jorratzeko. Gregorio Gálvez maisuaren gidaritzapean, Cheli Lanzagorta, Diego Vasallo, Rafael Berrio eta Javi Pez aritu ziren solasean.
Atzo jarri zuen Donostia Kulturak egun horretan grabatutako audioa entzungai. Ia ordu t´erdiko grabazioa da. Garai hura, musika hura edo dena delako mugimendu hori gustukoa baduzue, entzun arretaz. Ez horregatik.
El pop donostiarra de los 80, este apunte en castellano.