Egunpasa Baztanen
Gaur goizean autoa hartu dugu eta Arizkunera joan gara. Bidean Gari eta Momentos 2004, 2004ko nazioarteko kantarik onenak RockDeLux aldizkariko kazetarien ustez.
Eguna Baztan inguruan pasa dugu. Jende asko zegoen, batez ere Bertizen. Elizondoko kale nagusiko zorua altxatua aurkitu dugu. Aparkatu eta Eskisaroi tabernaren aldamenean topatu dugu Miguel Sánchez-Ostiz idazle nafarra. Kasualitatea izango zen, baina idazle honen dietarioak jarraitzen dituenak badaki taberna hori askotan agertzen dela haren idatzietan. Egon naiz esatekotan noiz hasi behar duen esandakoa betetzen. Hau da blogista bihurtzen.
Bazkaldu dugu lagunekin Arizkunen. Jolastu dugu jardinean. Umeak eta txakurrak lagun. Egon gara zalditokian.
Euria egingo zuela zirudienean, autoa hartu eta Donostiara abiatu gara. Gogotik bota du euria zenbait unetan. Eskerrak autoan Brad Mehldau pianista estatubatuarraren Fargo entzuten etorri garen.
Irungo peajean auto ilada aurkitu dugu. Donostiara sartzen ari ginela, zarata arraroa somatu diogu autoari. Agian gurpilen bat? Ez gara geratu. Etxera iristerakoan deskubritu dugu atzeko gurpila zulatu zaigula.
Kristoren malaletxea egin dut katuak nola funtzionatzen zuen asmatzen. Ezin izan dut ezer egin. Zer inutila!
Leku paregabeak baztan inguru hortan. Pasa den jaian inguratzeko aukera izan nuen eta primeran pasa genuen. Elizondon hori bai, kale nagusiko zorua baino, nik herri guztiko zorua ikusi nuen altxata.