Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Bi karpeta gorri

Bi karpeta gorri

Mikel Iturria 2005/03/21 22:14

Duela zenbait egun anaiarengana joan nintzen eta etxera sartu bezain pronto koinatak bi karpeta gorri eman zizkidan. Berehala ezagutu nituen. Batxilergoko 3. mailako eta UBIko karpetak ziren biak. Txoko batean agertu ziren. Barruan txirrindularitza eta musika kontuak ezkutatzen zituzten.

Bapatean konturatu naiz futbolak ez ninduela hainbeste asetzen garai hartan: ez argazkirik, ez errekorterik, ez ezer. Garai hartako Bidasoako itzuliko parte hartzaileak, adibidez, azaldu zaizkit lehen karpeta zabaltzerakoan. Aurkitutako lehenengo papera 1989ko dortsalen zerrenda izan da. Eta urte horretan 12. zenbakiarekin gaur egun kirol esatari bikaina den Xabier Usabiaga atera zela deskubritu dut. Frinat Cegasa taldean korritzen zuen orduan.

Talde berean zegoen klasera nirekin joandako Jose Antonio Martiarena irundarra. 1989 urte hartan 4. etapa irabazi zuen. Martiarena kategoria txikietan hasi zen korritzen eta dena irabazten zuen. Bera zen gure klaseko izarra. Galdetzen genion zer egin duk aste bukaeran? eta 13-14 urte zituenean galdu egin dut erantzuten zuen, bigarren gelditu zela erantsiz. Martiarena profesionaletara iritsi zen, baina ez zuen suerte askorik izan. Usabiagari ere antzeko zeozer gertatu zitzaion: Central Lechera Asturianan ari zela, konpetizioa utzi behar izan zuen mediku arrazoiengatik. Kazetari espezialista bikaina irabazi genuen, hori bai.

Zenbait Devórame horituak ere azaldu dira karpetetan. Adibidez, 1986ko irailaren 5eko zenbakian, Irungo rock taldeei eginiko erreportaia. Argazkian Vómito, Kortatu, Baldin Bada eta Antirrégimen taldeetako kideak.

Eta neskak? Non gorde ote nituen garai hartako oroimenen frogak? Karpeta horietan ez behintzat. Hala ere, gogoan dut nola neska bati oparitu nion Duncan Dhuren lehen disko luzea. Bai, bekatu hori ere aitortu beharra dago, zeren, orduan, pijo nazkagarri hutsak ziren Erentxun eta Vasallo guretzat.

Hala ere, alferrikakoa izan zen ahalegina, ezin izan nuen-eta neska horrekin adiskidetu: diskoarekin bueltatu nintzen etxera.

Gogorra zen bizitza, dedio!

Iturri
Iturri dio:
2005/03/22 20:15

Joe Trapero: Martiarenarekin ibiltzen zinela ihes eginda!!! Ze fuerrrtea! Irakurriko dut zure bloga.

Karpeta gorriek zer nolako oroitzapenak pizten dituzten. Geroztik ez dut harreman handirik izan Martiarenarekin. Aspaldian ez dut kalean ikusi. Kaixo eta agur. Justu, justu.

Patxi
Patxi dio:
2005/03/22 09:52

Martiarenarekin batera ni ibiltzen nintzen ihes eginda, batzuetan. Berak karrerak irabazten zituen, eta nik...

nere blog-erako mezu berri baterako gaia eman didazu. Eskerrikasko Iturri.

Nik ere oso gogoan daukat garai hura, emozionatu ere egin naiz mezu hau irakurtzean. Eta tarteka ere, agertzen da iraganeko karpeta ahazturen bat, nere kajoietako desordenean. Hala ere, ez det halako metodorik erabili gauzak gordetzeko, ordenatuki gordetzeko, eta beti damutzen naiz. Gordetzen diren gauza hoiek, makina bat oroimen berreskuratzeko baliagarri direlako.

Aurten aber hasten naizen. Mezu honi esker.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter