Angel Unzu gitarrista Lesoinun
Berandu iritsi naiz 19:00etan hastekoa zen kontzertura. Berandu baina atean eskegita zegoen kartela errespetatu dut: "Kanta bukatu ondoren, sartu, mesedez". Itxoin dut isiltasuna egin arte eta sartu egin naiz.
Zer da Lesoinu? Ez dut jarriko hemen lotura, zeren .doc dokumentu bati lotuta dago programa. Hala ere, horrelako zeozer dio: Lesoinu 2005 martxoaren 9tik 19ra ospatuko da aurten. Urte honetakoarekin XIX. edizioa egingo du musika aste pedagogiko honek.
Haur eta gaztetxoz beteriko areto batekin egin dut topo. Gezala auditorioan izan da emanaldia. Herriko pilotalekuaren aldamenean dagoen eskoletan.
Etxean zegoela nabari zitzaion nafarrari. Izan ere, garai batean behintzat, bertako Musika Eskolako irakasle izana da. Sin título 1 izan da nik entzun dudan lehen kanta. Gero, El bolero de Arantxa kantuan bolero-inprobisazio-bolero formula erabili du. Dos colores piezan esan die ikasleei asmatzeko zeintzuk ziren bi kolore horiek.
Sin título 2 eta Recreo Negro abestiekin bukatu du. Azken honetan esan die slap teknika erabili duela kantan. Hau da: jazz baxujotzaileek sokak astintzeko kolpe berdintsuak eman dizkiola berak gitarraren sokei.
Eta entzuleei esan die bera konposatzailea dela. Eta konposatzaile izateak baduela alde on bat, besteak beste: nahi duzuna jotzen duzula, nahi duzuna egiten duzula. "Zaila dela, ba ez dut jotzen".
Eta esan die, tonu egokian, ikasteko. Musikari izateak merezi duela.
Angel Unzuk pare bat disko ditu. Azkenak, 2003 urtean plazaratutakoak, Melodías de piel du izena. Elkar argiletxeak argitaratu zuen eta hemen Irune Berrok eginiko elkarrizketa bat duzue.
Urte honetan nik asko maite dudan musikari baten diskoan parte hartuko du. Ez dakit gustuko dudan honek publikoki kontatu ote duen zerbait. Uste dut baietz. Badaezpada isildu egingo naiz.
Gaztelupen ikusi nuen Unzu. Ederra kontzertua. Bera bakar-bakarrik, baina pedal pilba batekin eta 4-5 gitarran inguruan zituela. Berezia grabazioekin jokatuz egiten zituen kantuena. Ona. Kaña eder bat eta musika instrumental hori ona benetan. Gustatu zait azkena atera duen diskoa ere.
Jakiteko irrikaz geratu naiz, Mikel. Kepa Junkera eta gero norekin hartu behar du parte ba? esannnn joeeee, esannnnn.