Enkarni Genua sorgina da
Larunbat arratsaldean, hilabetean behin, haur antzerkia izaten da Donostiako kultur etxe gehienetan. Larunbat honetan gurean Txotxongillo taldea egon da Galtzagorriak emanaldiarekin.
Ehun eta berrogei lagun sartzen dira gure aretoan. Prolema izan zen beste hainbat lagun (edo gehiago) kalean geratu zirela. Protesta gehiegi ere ez zen egon. Eskerrak! Kanpoan geratu zirenak bai kexatu zirela heldu gehiegi zegoelako barruan. Saiatu nintzen helduak kanporatzen, baina oso gutxik hartu zuen bide hori.
Barruan, emanaldia hasi zenetik, ume guztiek adi-adi jarraitu zuten Enkarniren kontakizuna. Peru alferra, honen emaztea, galtzagorriak, etab.
Esan nion Enkarniri: "U2k baina espektazio gehiago piztu duzu".
Gauzak horrela, datorren urtean kanpofubolean egin beharko dugu saioa.
Txikitatik ikusi izan ditut Enkarniren tingladoak.
Oraintxe bertan gure sema Andoni ere Enkarniren "Erreka-Mari" eta "Printze Txikia"-ren zinta zaharrak entzuten ari da, jo-ta-su, nekatu gabe. Enkarni bezala, noski.