Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Iban Zaldua eta Danny Hoch

Iban Zaldua eta Danny Hoch

Mikel Iturria 2005/02/27 10:58

Edo Danny Hoch eta Iban Zaldua. Harremanik beraien artean? Ez, ez dute elkar ezagutzen. Hala ere bai Danny Hoch estatubatuarra eta bai Iban Zaldua donostiarra ostiralean egon ziren Donostian. Lehenengoa "An evening with Danny Hoch", hip-hop antzezlanarekin, eta bigarrena "Itzalak", musika eta literatura uztartzen dituen emanaldiarekin. Ibanek Jabier Muguruza eta Roberto Yaben izan zituen lagun. Danny bakar-bakarrik agertu zen eszenatokian.

Ostegun gauean joan nintzen Danny Hoch-en emanaldia ikustera Egiako kultur etxera, Gazteszenara. Aldez aurretik aukeratu behar izan nuen, zeren eta Javi P3z Orquestaren kontzertua baitzegoen Kursaalean. Hoch New York-eko hip-hop theater jaiadiaren zuzendaria da. Gazteleraz hitz egiten du Puerto Ricokoa izango balitz bezala, nahiz eta familia europar jatorriko judutarrak izan. Eszenatokia minimalista: bi artxibadore, zenbait kapela, aulkiren bat, atrila. Soinu banda, noski, rap-a edo hip-hop musika, sketch ezberdinak zatitzeko, zeren eta, gainerakoan, ez du presentzia askorik musikak ikuskizunean.

Speech politikoak botatzen ditu, bai. Irakurri egiten du sutsuki atrilaren gainean dauden orriak. Rol ezberdinak jokatzen ditu replikarik gabeko bakarrizketetan. Adibidez, ama kokainomanoa duen 19 urteko gazte atzeratuarena izan zen osteguneko onena. Edo Habanako turisten bila dabilen gazte kubatarrarena. Hasieran kosta egin zitzaion, baina gero gusturago ibili zen. Astebete pasa du Donostian. Ederki ezagutzen du jada bainuetxea.

Ostiral arratsaldean, berriz, Iban Zalduaren irakurraldia genuen kultur etxean. Literaturari buruzko eztabaidetan sartzeaz aparte, narrazio laburrak idazten ditu Ibanek. Ikuskizunerako batzuk aukeratu eta irakurri zituen jendaurrean. Lehen emanaldia zuen hirukoteak, nahiz eta Ibanek Gasteizen Koruko Heras pianistarekin Itzalak emanaldia ere egin duen. Ondo joan ziren gauzak ordu eta hogei minutu iraun zuen saioan.

Ibanek, gainera, irakurri behar zuenaren kopia txukun enkuardenatuak ekarri zituen publikoari banatzeko. Jendea ere bildu zuen, tartean bere koadrila donostiarra.

Bukatzeko, badago beste harremanen bat Danny eta Ibanen artean: biek atrilak erabili zituzten.

etiketak: Kultur harrikadak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter