Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Ezagutu dut azkenean Joxe Aranzabal

Ezagutu dut azkenean Joxe Aranzabal

Mikel Iturria 2005/02/23 22:08

Otsailak 22. Eguerdiko 12:00ak. Koldo Mitxelena kulturguneko areto nagusian Medikuak esan dit minbizia dudala liburu bihurtutako blog apunteak aurkezteko eguna eta ordua. Eraikinera sartu aurretik ikusi nuen nola Joxek liburua erakusten zioen argazkilari bati. Barrura sartu eta Xabier Mendiguren, Luistxo, Iban Arantzabal eta Eneko Astigarraga zeuden, besteak beste.

Gaur egun mugitua izan dut eta hau idazten dudanean, afaldu ondoren, oraindik ez ditut besteek zer dioten irakurri. Bakarrik Joxe Aranzabalen faro berrira jo dut eta bertan ikusi dut atzoko egunaren kronika. Plazer handia izan zen niretzat gizon hau gertutik ezagutu eta gero, gainera, elkarrekin bazkaltzeko aukera izatea. Oso ondo pasa nuen bazkarian, baina Joxek egindako aurkezpenean behin baino gehiagotan begiak busti zitzaizkidan. Bera ere trabatu zen pare bat aldiz.

XMEk apenas egin zuen berba. Iban Aranzabal Sustatuko editoreak ere gutxi hitz egin zuen. Luistxo Fernandezek, nahiz eta kanpoko kartelean Lutxo gisa azaldu, asko hitz egin zuen, baina ez zen oso zakarra izan. Gero, Joxeren txanda iritsi zen: idatzitako zeozer irakurri zuen eskerrak emateko eta power pointari eraginez aritu zen handik aurrera. A zer argazkiak bota zituen!

Esan bezala, batzuk behintzat, hunkitu egin ginen bere hitzekin. Ez dakit zenbat zapi astindu behar izan zituzten arratsaldean Arrasaten bildutakoek. Agian barixakuan, Elorrion, gehiago izango dira.

Ez nuen Joxe bakarrik ezagutu: Bego emaztea eta honen bi anai-arrebak (Aitor argazkilaria eta Idoia, Elorrioko Jakoba tabernakoa) pack berean zetozen. Oso jende sanoa eta atsegina.

Arratsaldean lana egin behar izan nuen eta gero, afaldu ondoren, telebistaren aurrean hasi nintzen liburua irakurtzen. Telebistari boza kendu eta goizeko 00:30ak arte egon nintzen. Den-dena irakurri nuen. ETBko Posdata saioan Eli Garmendia kazetariak eginiko erreportaia ere ikusi nuen. Liburua irakurterraza da eta, gainera, jende askori egingo dio mesede.

Pena bat daukat: ez niola sinadurarik eskatu Joxeri. Hurrengo batean izango da. Agian lehen Beers & Blogs euskaldunean. Agian.

Oharra: Goiena taldeak ere blog komunitate bat abiatuko du. Oraingoz blog bakarra Faroa da. Honen argiak gidatuko ditu blogari berriak.

Bigarren oharra: 23-F da gaur. Gogoratzen zarete 1981ekoaz?

etiketak: Harrikadak
iturri
iturri dio:
2005/02/24 19:47

Kaixo hirukote:

Eskerrik asko hiruroi zuen mezuengatik.

Sarean elkar ikusiko dugu.

Aio.

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2005/02/24 12:58

Aupa, Mikel!

Oso kontakizun polita, astearte eguerdikoa. Niretzat ere plazer handia izan zen zu ezagutzea, tapauki gorriko gizon irribarretsua. Pozik itzuli ginen Gipuzkoa galdu honetara, hiriburuan zu bezalako jendea aurkituta.

Besarkada handi bat.

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2005/02/24 15:21

Familia bai, denak ezagunak.

  • Mikel, blog honetako blogaria eta idazten fina.
  • Joxe: faroa: "www.goiena.net/blogak/faroa"http://www.goiena.net/blogak/faroa
  • Edu Mendibil: Hurrengo blogaria? Animo Edu!
Edu
Edu dio:
2005/02/24 14:08

Aupa Mikel!

Ederra zure kronika! Goienarako fitxatu beharko zaitugu, Donostialdeko kronista-edo izateko...

A, ni bai akordatzen naiz 1981ko 23-F harekin. Ikastolan jai eman ziguten eta telebista ikusten eman nuen egun guztia. Danny Kay aktorearen pelikula bat gogoan daukat. Zorionez, ez dut Kayren beste pelikularik ikusi ordutik eta hobe Tejeroren trikornioa ere ahaztea.

Ondo-ondo segi,

Edu

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter