Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Euskal aberia eta beste

Euskal aberia eta beste

Mikel Iturria 2005/02/20 14:15

Pako Aristi idazlearen zutabe batean irakurri nuen noizbait euskal aberiaren aipamena. Pakoren beste artikulu bat daukat, hala ere, gaur gogoan. 2003ko urriaren 17an argitaratutakoa Berrian: Otsoaren hatsa lepo gainean. Martin Ugalde Kultur Parkeko zenbait kideren kontrako operazioaren ondorenean idatzitakoa da zutabea.

Gaur, otsailak 20, bi urte bete dira Entzutegi Nazionaleko epaile batek (ez, ez dut bere izena idatziko, propaganda pagatzen baita) Euskaldunon Egunkaria periodikuaren administrazio kontseiluko zenbait lagun atxilotzeko agindua eman zuenetik. Hasierako berotasun hartan izugarrizko manifestazioa egin genuen Donostian. Hortik aurrera ezer gutxi. Gaur eguerdian egitekoa zen Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean txerrikeri hau salatzeko ekimenen bat. Gaurko Berria egunkariaren paperezko azalean ikusi ditut zenbait notizi honi buruzkoak, baina oraindik ez ditut irakurri.

Ezin ditugu ahaztu. 18/98 auzikoak ahaztu ezin ditugun bezala. Ezta aste hauetan Madrilen epaitzen ari diren gazteen egoera kafkianoa ahaztu ezin dugun bezala. Edo otsailaren 22an erakundeak (ez, ez dut erakundearen izena idatziko propaganda pagatu egiten baita) Fernando Buesa eta Jorge Díez erahil zituela sei urte beteko direla, oker ez banago, ahaztu ezin dugun bezala.

Izen-abizenak dituzte, behintzat, gure biktimek. Ez dira pateretan hiltzen diren pertsona anonimo horiek. Ez dira Iraken edo munduaren edozein bazterretan egunero akabatzen dituzten gizajo anonimo horiek.

Aste honetan bertan irakurri diogu Iñigo Ugarteri Irango bi blogari askatzearen aldeko ekimen baten berri. Bi lagun hauek (Arash Sigarchi eta Mojtaba Saminejad) kartzelan daude eta horren kontrako protesta egiteko otsailaren 22a proposatu du Comittee to protect bloggers erakundeak.

Noizbait aterako al gara gurpil zoro honetatik? Pako Aristiri utziko diot bukatzen:

"Ni euskaldun normal bat naiz: ez dut bizitza protesta egiteko idazten pasatu nahi. Sormen aroa ezagutu nahi dut, sormen aroan bizi, eta ez suntsiketaren aro basatian, errautsak jasotzen, bizitza zaurituak eta amets urratuak jasotzen eta haien mina, neure mina, etengabe sendatzen".

Oharra: Hau idazten ari nintzela konturatu naiz Joxe Aranzabalek ere idatzi duela zerbait euskal aberiari buruz.

etiketak: Harrikadak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter