Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Asteartero futbolaz Berrian

Asteartero futbolaz Berrian

Mikel Iturria 2005/02/15 20:56

Garai batean Enekoitz Esnaolaren astearteroko burutazioak jarraitzen nituen bezala jarraitzen ditut orain Aitor Manterola kazetariak Berrian futbolari buruz idazten dituenak astearteetan. Askotan, gainera, ados nago berarekin.

Gaur idatzi duenarekin adibidez edota duela hamabost egun, Realaren egoera larriagoa zenean, hemen idatzi zuenarekin . Zati bat hemen uzten dut:

balioak: Realak bere betiko balioak galdu dituela esan eta esan ari da Tito Irazusta kazetaria. Ez diot arrazoirik kenduko, baina etxe barruan begiratu dezala lehendabizi. Bera eta bere inguruko komunikabideak, eta beste batzuk asko aldatu dira azken urteetan. Batzuen jarrerari erreparatuta, ez dut alderik antzematen Sevilla, Madril edo Bartzelonako prentsarekin alderatuta. Eta zale batzuek ere Malaga, Zaragoza edo Valentziakoak dirudite. Reala, zoritxarrez, ez da lehen bezain berezia izango, baina prentsa eta zale batzuk ere asko aldatu dira. Irazustak berak Egin-en egiten zuen lan, eta orain Vocenton dabil (Egin bezain abertzaleak eta euskaltzaleak diren ABC, Correo, Diario Vasco eta beste hainbat komunikabide biltzen dituen taldea ez al da hori?). Irabazten ariko den dirutzak iraganeko kontuak ezabatu dizkio, nonbait.

etiketak: Kirol harrikadak
Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/03/02 22:16

Neuk be atsegin handiz irakurtzen ditut martitzeneroko artikuluak, futbolzalea (eta Errealzalea non eta Bilbon!) nazenez.

Atzean gelditu jataz gazteagotako garaiak, non "Marca" be (eeerruukiiiii jaaaunaaaaaaa!) irakurtzen neban, lantzean behin hori bai. Urruti gelditu dira garai horiek, eta orain futbola lasai-lasai Euskadi Irratian entzuten dot, non oihu lazgarririk ez dozun (hainbeste) entzun behar, eta krispazino oso txikia eragiten deutsuen. "Berria"gaz, beste hainbeste, asteburuko laburpentxoa orrialde batean eta kitto. Euren aldetik, Vocento-koek orrialdeak eta orrialdeak betetzen dituzte probintziako taldeari buruzkoak, beste euskal lurraldeetakoek Valentzia edo Espanyol batek deukon leku murriztu bera hartzen daben bitartean. Azkenean, Athletik/Erreala dikotomia probintziano hori sustatzea deukie helburu eta, ahal izanez gero, alkarreri gorrotatzen badeutsagu askoz be hobeto. Nazkagarria benetan.

Eskerrak "Berria"ren sendabedarrei!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter