Juan Joxe Agirre izango da 2005ean saritua
Frantziako epaileak eta Espainiako guardia zibilak jarri dute fokoa eta Juan Joxe Agirre artxiberoak urteetan egindako lana ikusi dugu. Orain hasiko gara hainbeste urtez egindako lan eskerga hori eskertzen. Eta honela 2005ean Mar adentro filmak jasotako Goya sari baino sari gehiago jasoko ditu Agirre benediktinoak. Zeozer gutxiago eroriko zaio Etchaundiri, azken finean Iparraldekoa baita.
Poztuko naiz, baina akzio-erreakzio horretan, euskaldunak askotan atzetik ari garela ikusiko dugu berriro. Eta hau pentsatzen ari naizela nire esker ona azaldu nahi diet teknologia berrien eremuan hainbeste lan egiten ari diren batzuei. Espero dezagun 30 urte baino lehenago merezi duten ordaina jasotzea.
Aurki.com eta Eibarko lagunak, batez ere, Gari , Luistxo eta Eneko
Besteak beste. Badakit zenbait lagun ahaztuko zaizkidala. Barkamena aldez aurretik.
Oharra: lehen parrafoa irakurri ironia puntu batekin, mesedez.