Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Konta ditzagun gutar hildakoak

Konta ditzagun gutar hildakoak

Mikel Iturria 2007/11/20 06:00

Denek bukatu behar dugu gure bidea, baina gauza da nola. Ez litzaidake gustatuko ultraeskuindar batek akabatzea; Euskal Herrian lan istripuz aurten hiltzen den 107.a izatea; senarrak jipoitutako emakume gaixoa ere ez; Europako ametsa behatzekin ukitu nahian hiltzen den etorkina (56 duela aste batzuk kaiuko batean, 52 handik gutxira). Jada apenas oihartzunik duen Irakeko gerrako hildako bat. Bangladeshen joan den astean naturak eramandako ehundaka lagunetako bat. Ez.

Udatik hona, Vizcaíno (eta beste batzuk) ari dira Euskal Herrian lan istripuz hildako jendearen kontaketa egiten. Izugarria da lan hori, baina behar-beharrezkoa. Europako marka guztiak apurtzen ditugu maila horretan eta, hala ere, ez dirudi neurri egokiak hartzeko gai garenik.

Etxe aldameneko obra batean langile hil berriaren albistea irakurtzerakoan, 1985eko ekainaren 20an lan istripuz hildako Agustintxo lehengusuaz gogoratu naiz. Greba-eguna deituta zegoen, baina ez genuen grebarik egin (pentsio-sistemaren kontrako greba masiboa izan zela enteratu naiz oraintxe). Hamazazpi urte betetzeko nengoen (ultraeskuindar batek pasa den astean Madrilen hildako Carlos bezala) eta hura zen soldatapeko nire lehen beharra. Ni baino urte batzuk zaharragoa zen Agustintxo. Hirugarren lan-eguna nuen Donostiako Legazpi kaleko obra hartan. Bajera bat eraberritzen ari ginen.

Gogoan dut ere bizilagun batek portaleko eskailerak igo zituela, "merezita duzue" esanez. Gero kontatu zidaten. Pentsatu nahi dut bizilagunak ez zuela nire lehengusuaren egoeraren berri izango. Pentsatu nahi dut.

Konta ditzagun gutar hildakoak. Atzo beste bat: Josemari Ortiz.

Ez ditzagun ahaztu. Arren.

En castellano

etiketak: Harrikadak
felipe
felipe dio:
2007/11/20 16:34

Aipatzen duzun gizarte egoera latza da benetan.Hedabideetatik jendearen arteko alkartasuna bultzatu beharko litzatekeela uste dut, bestetik ere hezitzaileek lan handia egin beharko dute hau hobetzeko. Lan istripuei dagokionez sindikatuek eta langileek gehiago egin beharko dutelakoan nago. Azkenik, errepideetako auto istripuak ere itzelezko lakra direla uste dut urtean milaka hildako eta ez omen dago gizarte alarmarik "istripuak" dira.

iturri
iturri dio:
2007/11/21 21:34

Gara egunkariak darama Euskal Herrian urte honetan izandako lan istripuen kontaketarik osatuena.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter