Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Kataluniatik dator notizia

Kataluniatik dator notizia

Mikel Iturria 2007/10/20 17:30

Atzo irakurri nuen Pasqual Maragallek PSC alderdia utzi zuela eta gaur, berriz, jendaurrean agertu da alzheimer duela esateko. Lehenengo albisteari buruz ezer gutxi dut esateko, baina bigarrenak atentzioa deitu eta hunkitu egin nau. Alukeria galanta baita gaixotasun hori. Urrats garrantzitsua eman du gizonak eta zoriondu behar da une honetan aurrera ausart egiteagatik. Animoak ere bere sendiari.

Gainera, Salamancako paperak direla-eta bihar dago deitua ekitaldi (ustez) jendetsua Palau Sant Jordin. Goizean entzun dut Toni Strubell, Comissió de la Dignitat taldeko partaidea Más que palabras irratsaioan. Salamancan oraindik paperen % 90a dagoela adierazi du. Bertan geratzen direnak agiri pertsonalenak direla, gainera.

La Tafaneran irakurri nuen aurreko batean Jordi Pujol president ohiaren esaldi famatua: Papers? Ara no toca. Paperak? Ez, orain ez. Orain españolena zein den baita kontua.

Bestalde, youtuberi esker segitu dut Carod-Roviraren partehartzea TVEko Tengo una pregunta para usted saioan. Ondo egon zen tipoa. Josep Lluís zela bera izena zioenean, bikain. Gaztela-Leongo ikasleak eta señora rubiak Espainiako estereotipo apartak, portzierto.

Carod-Rovirak esan bezala, ez bazaizue interesatzen gure nortasuna, gure kultura, nola nahi duzue harremanak izatea. Normal gero eta jende gehiago independentista izatea.

Bukatzeko, E-notícies-en duela ordu erdi irakurritako albistea. Savater eta enparauen alderdia Katalunian bere kabuz arituko omen da, Ciutadansen saretik at. Hona lerroburua: "UPD aterra a Catalunya al marge de Ciutadans". Lurreratu edo terrorea zabaldu. Hor dago koxka. Ni Pello Zubiriarekin bat nator. Terrorea? Ez, eskerrik asko.

En castellano

etiketak: Harrikadak
patxi lurra
patxi lurra dio:
2007/10/23 19:50

Hauek dira "Llengües Vives" argitalpen guztiz gomendagarriaren taldeburuaren berbak, Fred Perers-en berbak, Carod-Roviraren telebistako agerpena dala-eta:

"En trenta anys, una de les mitja hores més ben aprofitades des del punt de vista pedagògic. Una autèntica lliçó de dignitat nacional."

Kasualitatez (neuk ez dot sinisten kasualitateetan, baina tira) ordu hartan piztu genduan TBa eta tarte hori ikusi ahal izan genduan Maiderrek eta biok. Neuk be pentsetan dot TBn aspaldiko partez ikusitako gauzarik interesgarriena izan zala.

UKTwa
UKTwa dio:
2007/10/22 05:45

Lehenago beste bati erantzun diodan bezala, ederto egon da Carod, baina potroak falta zaizkiola iruditzen zait; demokrata aurrera eta demokrata atzera... Kalitatea behar dugu!! Ez Kantitatea!! Demokrazia hau faltsua da!!

UKTwa
UKTwa dio:
2007/10/22 05:57

  1. D.: Ez al duzue nabaritu, ezin barneratu izan duen haserrea gaztelako tontolapikoarekin mintzatzean? Hoiexek dira gaurko politikariei falta zaizkienak. POTROAK!! Egia esateko potroak! Zergatik ez dio esan sunormal hutsa dela? eta lojikaren aurka dabilela? Politikoen eria. Beti erantzun egokiaren bila, nahiz eta Egiaren aurka aritu. Hipokritak...
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter