Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Nola esaten dioten agur aitari bi lagunek

Nola esaten dioten agur aitari bi lagunek

Mikel Iturria 2007/10/17 06:00

Atentzioa deitu dit Jon Iraundegik aitaren heriotzaren berri nola eman dion bere koadrila digitalari. Gizonaren argazkia paratu du bere fotologean, eta hiru esaldi labur lotu ditu: "Muchas gracias por todos los ánimos recibidos. El Aita falleció el jueves 11. Agur Aita".

Egile eskubideak

Agur hori irakurri, aitaren erretratuari erreparatu eta ez dakizu zer esan (sentitzen duzula eta animo mezuak bidaltzeaz aparte).

Jonen aita hil zen egunean, urriaren 11n, aurkeztu zuen azken diskoa Irungo beste bizilagun batek, Jabier Muguruzak. Lanaren titulua "Konplizeak" da eta aitaren heriotzak utzitako hutsuneak markatu du grabazio prozesua.

Bertan badago Jabierrek idatzitako letra bat, honela dioena:

"Antxillesko arkupean

Eta hantxe nengoen ni
bakarrik, Antxillesko arkupean
aita gogora ekartzen
baita egun horretan ere
guztietan bezalaxe
hil zenetik, hain
bat batean, hain
latza izan zelarik guretzat,
ezustean izateagatik
eta hainbeste
maitatzeagatik
eta hainbeste
maitatzeagatik.

Eta trinketean gogoratzen nuen
pilotan, elkarrekin
eginak genituen
hogeita lau urte haietako
edozein egunetan
kantxan oldartzen,
berak zekien latzean. Ondoren
dutxan xaboia ematen
mugimendu delikatuan
indarra eta samurtasunaren
osatze harrigarri hura,
indarra eta samurtasunaren
osatze harrigarri hura.

Orduan, oroimenaren baitan
osorik sartua nintzela
berarekin bat egiten saiatu nintzen
artean aipatu gabe nizkion
kontu batzuk esaten: lehendabizi,
zenbat gogoratzen naizen berarekin
zein gaitza zaidan
haren hutsa, utzi gintuenetik,
baina bera, joanda bezala zegoen
egiazki urrun, beste nonbait
eta bapatean negarrari eman nion
baina aspaldi egiten ez nuen bezala,
ume abandonatuak egiten duen eran".

En castellano

etiketak: Harrikadak
leire
leire dio:
2007/10/17 19:05

Ederrak. Baiña aitta bateri esan leikixo iñoiz agur esan? Ez, beti dago presente. Berak laga daben hutsunia hor dagualako.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2007/10/17 23:48

Leirek arrazoia deuko, zelan esan agur (betiko) aitari?

Neuk pentsetan neban agurtu egin ginala aita eta biok, behar dan moduan eta abar. Baina egia da present dagoala, geure artean, hainbat detailetan, gogoan bada be.

Jabirena, eder-ederra, hunkigarria, bai horixe. Gaur berton ikusi dot ETB-1ean Andoni Aizpururen programan. Zer esanik ez, "konplize" sentidu izan naz beregaz. Erakargarria diskoa...

PD Hamaika mila esker, Mikel.

Patxi
Patxi dio:
2007/10/17 11:17

Hunkigarria oso, Iturri

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter