Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Hitzak soberan daude

Hitzak soberan daude

Mikel Iturria 2007/10/09 06:00

Vizcaínoren blogean ikusi nuen atzo bideo hau. Lasarte-Oriako alkate den Ana Urchueguía anderea ageri da bertan. 2007ko uztailean, Nikaraguako Somoto herrian hartutako irudiak omen dira. Sei minutura iristen ez den dokumentuan, Epoca aldizkariak eginiko akusazioak aipatzen ditu (baina Diagonal-en ere atera zen zerbait). Diru publikoak bidegabeki erabiltzea leporatzen diote.

Telepredikatzaile estiloan oinarritutako diskurtsoa maneiatzen du, Tina Turner latina baten zenbait zipriztinez.

Lehenengo bideoaren transkripzioa jarri dut pedradas-en, baina bigarrena are larriagoa iruditu zait: Urchueguíak "bere" diruak omen direnak banatzen ditu bertako elkarte eta erakundeen artean, kirol txapelketa baten garaikur banaketa izango balitz bezala.

To eta no. Kooperazioa.

etiketak:
Patxi
Patxi dio:
2007/10/09 09:52

La niña del exhorcista.

birasuegi
birasuegi dio:
2007/10/09 12:18

Iparra galduta du emakume honek, benetan ikusgarria! Diagonalen irakurriak nituen Urchueguia-Somoto aferari buruzko artikuluak, baina horrela bideoan ikusita benetako nazka sortu dit.

loretxoa
loretxoa dio:
2007/10/09 12:51

Ahobetehortz!!!

Zaldieroaren "Gizon Jakintxua"ren bertsio femeninoa dirudi. Recordad, indios míos, que "Roma no paga traidores".

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2007/10/10 13:29

Ez daukat berbarik. Nikaraguan egon nintzen Komite Internazionalistak-en babespean. Justu andra honek egiten duen kontrakoa egin genuen ordukoan. Ikasi beharko luke Elkarte horiek egiten duten lanetik. Komite Internazionalistetan lagun dezente egin nituen eta lagundu zidaten bizitza ulertzeko modu berri batean ere. Asko ikasi nuen. Andra hau, berriz erakustera joan da, limosna banatzera, bere burua handitzat du eta handiagotzera joan da... ikastaro batzun beharrean dago bai.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter