Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Zakurraren ipurdira joateko gogoa

Zakurraren ipurdira joateko gogoa

Mikel Iturria 2007/10/05 20:00

Atzoko apuntean idatzi nuen Free Burma eta gaur, berriz, freebatasuna da ezker abertzalearen ingurutik blogosferan abiatu den kanpaina. Technoratin badaramatza ordu batzuk hitz bilatuenen arteko lehen postuan.

Hannotek dio Públicon iragarri zuela Fernando Gareak horrelako operazio bat. Informazio horren azpiko komentario kritikoak (eta ez daude idatziak gaurko berotasunean) harritu egin naute. Adibide gisa bat kopiatuko dut hemen:

"Ahora resulta que Garea sigue escribiendo en El Mundo de Pedro J. ¿O es el diario del bloguero Escolar? Menuda alternativa de izquierdas que nos estáis dando, colegas. Espabilad un poco o no os vais a comer una rosca. Dejaros de faxes policiales y escribid de las cosas que nos importan a los jóvenes. ¡Viva la III República! ¡Libertad para el País Vasco!".

Arratsaldera arte ez naiz egon interneten arakatzen, baina goizean mundu errealean ibili naiz eta albisteak, Batasunako ustezko mahaikideen atxiloketak, nire inguruan ez du apenas oihartzunik izan. Nekatuta gaudela, alegia. Sarean begiratuta, kontrakoa dirudi. Bi errealitate daude? Edo lau katu gabiltza sarean?

Anderrek egin duena egiteko gogoa ematen du. Vespa hartu eta zakurraren ipurdira aldegitea.

Bide batez, gauza bera egitea eskatuko nioke the organizationi eta bake santuan bizitzen utzi nahi ez gaituen orori.

En castellano

etiketak: Harrikadak
txe
txe dio:
2007/10/06 14:04

FREEBATASUNA

jonas
jonas dio:
2007/10/07 02:17

Eskubide osoa duzu, Iturri, neu ere ez naiz erakusketa handiak eginzale. Baina, ez dizut, aurrekoarenik egingo, zer dela-eta inguru-inguruko bidegabekeriei itzuri egin?

iturri
iturri dio:
2007/10/08 00:33

Alde biekin nazka-nazka eginda nago. Galdu egin dugu, Jonas. Irabazi egin gaituzte.

Hori bai, bere burua demokratikotzat duen gobernuak, estatuak, ezin du egin egiten ari dena bere kondizio demokratiko hori galdu gabe.

Luistxo Fernandez
Luistxo Fernandez dio:
2007/10/06 11:09

Gogoan dut non hasi nintzen irakurtzen El Mundo. Eibarko Herriko Tabernan... Orri haietan esperantza omen zegoen. "Pero que público más tonto tengo", kantatzen zuen KK de Luxek.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter