Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / In fraganti

In fraganti

Mikel Iturria 2007/08/25 21:00

Ostegun arratsaldean in fraganti harrapatu ninduen Haritz Rodriguez-ek.

Atzo gauean irakurri nuen elkarrizketa eta gustatu zait emaitza.

Hala ere, badago akats bat paperean zuzendu ezin dena eta edizio digitalean datorren aste hasieran-edo konponduko dena: ez ditut 200 harpidedun gaztelerazko blogean, 20 baizik.

Eskerrak Haritzi nitaz akordatzeagatik eta eskerrak ere edizio digitalean agertzen ez diren argazkien egileari, Argazki Press-eko Juan Carlos Ruizi.

Ez badakizu zer den Gaur 8 klikatu hemen.

En castellano

etiketak:
Haritz
Haritz dio:
2007/08/27 11:48

Kaixo Mikel:

Pozten naiz gustatu zaizulako, eta baita Ibani polita iruditu zaiolako ere! Portzierto, ongi etorrri blogari hasiberrien klubera, Arantzabal! ;)

Bestalde, zuzenketa egina dagoela esan nahi nizun. Behintzat edizio digitalean. Eta produkzio sistemak automatikoki HTML hizkuntzara bilakatzen ez duen lotura ere egin diot Harrikadak blogari.

Argazkiei dagokienean, hasieran txuri beltzean argitaratzen hasi ginen baina, egun, gure tekniko prestuen garapenaren zain, argazkirik gabe argitaratzen da oraindik Interneten... Dakidanez, aurki konpontzekotan egongo gara. Sinistu iezadazue, ez da paperezkoaren salmenta estrategia baten parte...

Laster arte!

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2007/08/27 01:29

Elkarrizketa polita.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter