Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Etxetik erraza dirudi

Etxetik erraza dirudi

Mikel Iturria 2007/07/16 06:00

Aurreko mezuan idatzi bezala atzo goizean egon nintzen Más que palabras irratsaioan.

8:45etan iritsi nintzen Miramonera eta bertan egin nuen topo Txaro Arribasekin. Irundik ezagutzen dut Txaro eta plazera izan da berarekin batera tertulian egotea.

9:05ean ireki du saioa JVk eta aurkezpena egitera gonbidatu nau. Aurrekoan Julen Iturbe-Ormaetxeren estreinako saioa entzun nuen eta lantxo hori prestatuta neraman. Zaila izaten baita norberari buruz hitz egitea boteprontoan.

Txarorekin batera Dardo Gómez, Bartzelonan bizi den kazetari argentinarra. Ondo etorri zait eskarmentudun jendearekin batera egotea, beraiek hitz egiten baitzuten nik zer esana ez nuenean (eta hori askotan gertatu zait).

Bakoitzak bere teknikak erabili behar ditu ahal duen neurria emateko. Kanpotik begiratuta, Dardo edozer gauzetaz hitz egiteko moduko tipoa da eta zu berarekin zaudenean, eskertu egiten da hori. Txarori gustatzen zaio apunteak hartzeko erabiltzen duen koadernotxoa mahai gainean zabalik izatea.

Ez dut esango gustura geratu naizenik, baina, tira, pasa dut lehenengo saioa. Naturaltasuna eskatu zidaten eta horretan saiatu naiz. Txaroren bikotekideak, Iñakik, eman dit urrezko beste arau bat: ez dakizun gauzetaz, hitzik ez.

Bukaeran gusturago nengoen, baina konturatzeke amaitu da saioa. Hori bai, parabien edo boto positiboa emateko aukera izan dut. Kasu honetan, garbi neukan nori: Joxe Aranzabalek emandako datuak oinarri hartuta, euskal blogosferari egokitu zaio. Gehiago zehaztuz, hiru urte bete dituen eibar.org-eko blog komunitateari. JVk esan dit entzulegoak ez zituela nik esandakoak ulertuko. Berdin zait, pixkanaka joango gara pozoia barreiatzen.

Hurrengo asteetan oporretan egongo naiz eta blogean nabarituko da hori. Zaindu.

En castellano

etiketak:
Gari
Gari dio:
2007/07/16 00:46

Entzun dut! Zorionak eta eskerrik asko, tokatzen zaidan parteagatik.

Escolarrena ondo prestatuta zeneukan, ez? Lastima ez duzula bide horretatik jarraitu, pixka bat kaña gehiago ematen. Zuk esaten duzu eskerrak Dardo, baina niri iruditu zait: "jopelas, honetaz ere Dardok hitz egin behar du?"

alajaina!
alajaina! dio:
2007/07/16 11:26

xagerau! ziur ondo egin zenuela. Hasieran arrotza egiten zaizu mikroa, eta kokapena. Hori beti gertatzen da.

iturri
iturri dio:
2007/07/18 00:01

Kaixo:

Gari: entzule gisa zuk bezala pentsatzen nuen Dardori buruz. Nola aldatzen diren gauzak, kamarada, tertuliano zarenean!

Alaja: zu bai zarela alhaja!

Jozulin: saiatuko gara.

Jozulin
Jozulin dio:
2007/07/16 17:09

Disfrutau oporretan!

iturri
iturri dio:
2007/07/19 01:44

Lasai, Leire, zure espiak ez zuen ezer galdu.

Eibar.org, champions league.

Zuk ere disfrutatu uda.

leire
leire dio:
2007/07/18 20:23

Aupa, Iturri!

Nire espia lokartu egin zan! Zelan jarraittuko detsut holan? Ai! Seguru nago, baiña, zuk ondo egingo dozuna!

Milla esker gurekin akordatziagaittik. Ondo pasau oporretan!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Eskertzen da, Imanol. iturri, 2019/11/20 21:59
Post eskuzabala oso. Eskerrik asko, Mikel! 27zapata, 2019/11/18 15:46
Eskerrak zuri, Joxe. Entzun goiko aldean dagoen ... Mikel Iturria, 2019/11/15 10:18
Mila esker, Mikel. Oso gustura irakurri dut. Joxe Aranzabal, 2019/11/14 13:31
Eskerrik asko, Iban. iturri, 2019/10/02 13:13
Saminean lagun Iban, 2019/10/02 00:10
Kolpe latza. Gainontzeko egunetan bizitzen segitu ... Xaun, 2019/09/05 20:32
Eskerrik asko, Joni. Beti alai gogoratuko dugu. Mikel Iturria, 2019/09/05 18:26
triste nago, ezin burutik kendu, gizon alai bat ... Joni Ubeda, 2019/09/05 18:19
Hemen jarraitzen dugu guk ere. Hemen jarraitzen ... 27zapata, 2019/08/27 22:14
Stat counter