Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Tertuliano?

Tertuliano?

Mikel Iturria 2007/07/10 06:00

Igande goizean Más que palabras irratsaioaren hiruko mahaian parte hartzera gonbidatu naute. Duela zenbait aste esan zidan Vizcaínok halako batean deituko ninduela udararako eta joan den astean finkatu genuen eguna.

Ahots batzuk berritzeko orduan euskal blogosferara jo du MQPk. Eta ez naiz izango irratsaio horretatik pasako den blogari bakarra, pasa den igandean estreinakoz aritu baitzen Julen Iturbe-Ormaetxe.

Joxe Aranzabalek dio 5464 blog inguru daudela euskaraz eta aurkezpen txartel ona da bloga, ezbairik gabe. Datorren larunbatean hiru urte beteko ditu txoko honek sarean, hiru urte Eibar.orgeko blog komunitatea abiatu zenetik (ikastaroa uztailaren 17an egin genuen, zapatuan).

Hasieran ez nuen uste gauza asko izango nuenik kontatzeko, baina hiru urte pasa dira jada eta oporren ostean hementxe jarraituko dut. Oporraldia ailegatu bitartean, irratira noa igandean.

Urduri nago. Tertuliano?

En castellano

etiketak: Harrikadak
elena
elena dio:
2007/07/10 10:37

Iturri, zeuk primeran egingo duzu, eta guk gustora entzun. Musu bat

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2007/07/14 19:23

Konponduko haiz. Kontau lehenengo esperientzia blog honetan, e?

Animo!

Gari
Gari dio:
2007/07/10 10:33

Bai, hori, Tertulisto!

Zorionak! Astero izango da ala Ruperrek dioen bezala "Hamabostean behin" ?

Nik entzungo zaitut. Fijo!

iturri
iturri dio:
2007/07/13 16:27

Ashet: eskerrik asko. Ea zer moduz ateratzen den kontua.

iturri
iturri dio:
2007/07/10 10:55

Kaixo Gari eta Elena:

Eskerrik asko animoengatik.

Printzipioz, udan pare bat saio edo egingo ditut (hilabete bukaeran oporrak hartuko ditut eta kanpoan egongo naiz). Hortik aurrera, auskalo. Igual ez dut honetarako balio...

martinez
martinez dio:
2007/07/10 12:19

Nik ere blog pare bat baukat, bata euskaraz eta beste bat gaztelaniaz, elkarren diferenteak. Eta momentuz behintzat ez naiz zoratu. Irratiari adi ibiliko naiz igandean goizean.

Ene Eme
Ene Eme dio:
2007/07/15 15:40

goiza joana zen esnatu naizenerako. zer moduz joan da esperientzia tertulistikoa?

iturri
iturri dio:
2007/07/14 22:29

Aupa Iban:

Bai, kontatuko dut esperientzia.

Eskerrik asko zuri ere mezuagatik.

leire
leire dio:
2007/07/11 13:25

Tertuliano ona izango zara, seguru. Nik, baiña ez detsut entzungo, domekia izateko goizegi dalako, eta gaiñera oporretan! Espia bat, baiña, badakat, eta haren bittartez egingo detsut segimientua.

Aktoriak esaten daben moduan: Kaka asko! Nik ikaslieri esaten detsadana: Indarrak lagun dizazula!

iturri
iturri dio:
2007/07/11 11:18

Kaixo Martínez:

Gaizki jarri duzu zure blogaren helbidea? Zein da? Zeintzuk dira?

ashet
ashet dio:
2007/07/13 15:44

Zorionak motel!

Gozazazu momentu hori, zoritxarrez irratian telebistan bezala une hoiek azkarregi pasatzen dira.

iturri
iturri dio:
2007/07/12 16:58

Kaixo Leire:

Goizegi dela? Baserritarrak ordu horretarako lan guztiak eginda izango dituzte eta... ;-)

Nik irratsaioa ohetik entzuteko ohitura neukan. 9:00etan esnatu eta irratia piztu. Igandean ordu t´erdi lehenago jaiki beharko naiz.

Eskerrik asko animoengatik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter