Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Segundan

Segundan

Mikel Iturria 2007/06/22 06:00

Lagartija Nick taldearen saioan egon naiz Gazteszenan. Ekitaldi honekin Musikaren Eguna ospatu nahi izan du garagardo marka batek Donostian. 1996an Morente artista flamenko handiarekin grabaturiko Omega gustuko lanen artean badaukat ere, inoiz ikusi gabea nuen zuzenean Granadako talde zaratatsua eta azkar joan da ordubeteko emanaldia.

Egile eskubideak: Jon Iraundegi

Afalorduan Irutxuloko Hitzaren laguntza izan dut. Donostiako egunkariaren bezperako zenbakian Gaztelumendi anaiek idatzitako Primeran artikulua irakurri dut. Bertan Realaren jaitsiera aipatzen dute, futbolak duen garrantzia bere tokian jarriz.

Gaurko gutunen artean, berriz, ekainaren 30ean Realaren Ez-ohiko Batzar Nagusirako deialdia jaso dut. Ez dakit agertuko naizen (agian hauei emango dizkiet nire bost akzioak), baina ezinezko ikusten dut gaur egungo agintariak klubetik joatea.

Asteartean egin nuen topo taberna batean Administrazio Kontseiluko zenbait kiderekin. Anoeta Estadio aldamenean zeuden bilera baten ondoren. Ez zegoen jende askorik, baina lasai aritu ziren solasean.

Ez da lehenengo aldia beraiekin topo egiten dudala taberna horretan. Realak Osasunaren aurka galdu ondorengo astelehenean, lanetik atera eta bertara joan nintzen trago bat hartzera. Han zeuden kontseilu kideak. Buelta eman eta etorritako bidetik joan nintzen etxera. Edozer gauza esateko moduan nengoen-eta.

Ez dut esango direktiboak jipoitu behar ditugunik, baina ezer pasatuko ez balitz bezala ibili nahi izateak, klubaren aginte makilarekin jarraitu nahi izateak, amorrarazten nau.

Bi urteko kudeaketa negargarria egin ondoren, egungo Administrazio Kontseilua ez da gai taldea Lehen Mailan jartzeko. Utikan.

En castellano

etiketak: Kirol harrikadak
patxi lurra
patxi lurra dio:
2007/06/25 17:43

Keler-en iragarkidxa ikusten dodanean neure burua identifikauta ikusten dot. Iragarkidxa Gipuzkoan topautako bandera txuri-urdin erresistenteen irudiekin eginda dago, noski. Baina Botxora hurrengo batean etorriko zariela, Unamuno plazan agertzen bazarie, metrotik urtenda edo, hartu Iturribide kalea Santutxuruntz, gero hartu lelengo kalea eskumara (Fika), igo errebuelta bat, igo bigarrena eta bueltan topauko dozue adreiluzko fatxada deukon etxe bat, etxe zaharren artean.

Begiratu gora eta ikusiko dozue beste bandera erresistente bat.

alajaian!
alajaian! dio:
2007/06/22 14:18

Atzeko aldean ikusten den kartela ere, Primerakoa ala Segundakoa da? Erderaz bakarrik idatzita dagoela dirudi....Berdin egin al zuten Jai-nekenekoak Bartzelonan?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter