Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Blogak 2.0 Bilbon (II)

Blogak 2.0 Bilbon (II)

Mikel Iturria 2007/05/26 16:27

Hau ere ez da kronika bat izango. Horretarako duzue, adibidez, zuzenean egindako kronika bikain hauek: 1, 2, 3, 4 eta 5.

Goiza

Goizeko 10:00ak pasatxo sartu nintzen Gurejaimen. Aitzaki polita nuen Bilbora joateko: Blogak 2.0.

Slashdot-eko Rob Maldak arazo teknikoak izan zituen etsai, baina irribarrea galdu gabe egon zen eszenatokian. Ez zitzaidan gehiegi interesatu tipoak esandakoa, hiruzpalau gauza apuntatu banituen ere (ingelesak menperatzen nau eta euskarazko itzulpena entzun nuen. Ondo aritu ziren bi itzultzaileak). Saioa amaitzerakoan, goizean ohitura bihurtu zen biko solasaldia hasi zuen Del Moralekin; jendearen galderak ere egon ziren. Sofaren formatua estetikoki polita, baina uste dut a priori ematen zituen aukerak ez zirela aprobetxatu.

Gero Startup 2.0 lehiaketan sailkatu ziren bost finalisten txanda ailegatu zen. 12 minutu zituzten proiektuak aurkezteko; ondoren, epaimahaikide batek eginiko galdetegi zorrotza erantzun behar izan zuten (beste 10 minutuz). Hizlari bakoitzak bere erara egin zuen aurkezpena. Txukunena, bigarren proiektuko ordezkaria, 5min. Lauena Properazzi-koa, webgunea ia pantailan erakutsi gabe. Sclipo-koa (garaile suertatu zena) gogotsu eta indartsu hasi zen, baina beheruntz joan zen. Paristik etorritako Trivop-eko aurkezlea nekatuta aritu zen. 11870 proiektuko Natxok ere ez zuen asmatu. Garbi geratu zen bideoa dagoela boladan 2.0n (5 proiektuetatik 3k zuten formatu hori).

Arratsaldea

Abaroa jatetxean bazkaldu eta terraza batean trago bat hartu ondoren, berriro barrura.

Television 2.0 jarduna aspergarria iruditu zitzaidan. Ekarpen interesgarri gutxi entzun nituen. Itxuraz, solaskideak mahaingurua behar den bezala prestatu gabe agertu ziren. Itxuraz, diot.

Arratsaldeko saio onena Education 2.0 izan zen (beste guztiak ingelesez izan baziren ere, hau gazteleraz). Ondo Julen Iturbe eta Josu Orbe, makalago hirugarren solaskidea. Batek baino gehiagok komentatu bezala, Maite Goñi (edo beste IKTeroak) falta ziren mahaian.

Women 2.0 mahainguruari buruz, berriz, ez dut hitzetan jarri nahi entzundakoak nire barruan sortu zuen ezinegona. Ekarpenik ez. Arinegia. Hiru txolin mahai baten inguruan.

Lehiaketa biren sari emate ekitaldiarekin amaitu zen Blogak 2.0.

Eta?

Iaz ez nintzen lehen edizioan egon, baina goiz-arratsaldean ikusitakoak ez ninduen asebete (gehiago espero nuen). Arazo tekniko gehiegi (wifi-arekin, adibidez), arratsaldean erritmoak beheruntz egin zuen. Agian kontua da ez naizela horrelako ebento batera joateko nahiko geek-a oraindik (uste dut itzultzaileak freaky erabiltzen zuela berba horren ordez).

Teketen-ek esan bezala ikusitakoak ikusita euskal blogosfera ez doa gaizki. Maite, Iban, Patxi, Haritz (zorionak!), Sergio, etab. hantxe egon ginen, popatxateatzen inkluso.

Zer pentsatuko du JVk jardunaldietaz?

Portzierto, zein aberastuko da Euskal Herrian 2.0 burbuilarekin? Gorbatak azaldu dira jada...

En castellano

etiketak: Sareko harrikadak
Maite
Maite dio:
2007/05/29 01:59

Aupa, Mikel! %100 egiten dut bat zuk esandako guztiarekin. Nire ustez, eta agian gaiaren gertutasunagatik izango da, interesgarriena hezkuntzari buruzko mahai-ingurua izan zen (goizeko aurkezpenetan gustura egon nintzen -ia gehienetan-, emakumeena, berriz, ez zitzaidan batere gustatu).

Dena den, orokorrean, ez dakit formatu horrekin gehiegi asmatu zuten: sofa-kide bakoitzak bere hitzalditxoa botatzea, aldamenekoak esandakoarekin lotura gehiegirik gabe...Ez dakit baina iruditzen zait, edonor egonda ere, probetxuzko ekarpenik egitea zaila zela. Beti ikasten da zerbait, ordea!

Halere, onena-onena bazkaria zalantzarik gabe!! :-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter