Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Blogak 2.0 Bilbon

Blogak 2.0 Bilbon

Mikel Iturria 2007/05/22 22:46

Pasa den astean Jose Del Moralen gonbidapena jaso nuen datorren ostegunean (maiatzaren 24an) Bilbon ospatzekoa den Blogak 2.0 jardunaldietara joateko.

Iazko edizioan ez nintzen gerturatu. Ez naiz gogoratzen zergatik. Agian enteratu ez nintzelako, edo denborarik ez nuelako... ez naiz oroitzen. Mutilmediak egin zuen iaz zuzeneko jarraipena eta gogoan dut ere zalaparta pizarra egon zela.

Aurten bai, autopista zeharkatuko dut. Ez dakit zerekin egingo dudan topo. Ikusi dut egitaraua, ikusi dut izena eman dutenen zerrenda. Gauza berririk entzungo al dugu? Berdin zait. Sarea egiteko behar beharrezkoa da kontaktu fisikoa. Ezagunak eta ezezagunak agurtzea, besteak beste.

Gaur entzun dut irratia.com-eko bikoteak Del Morali eginiko elkarrizketa. Nahi baduzue hemen sakatu eta entzungo duzue Alianzoko nagusiak bota dituenak (hasieran euskaraz, gero gazteleraz).

Donostiatik autoz joango naiz. Norbait animatzen da? Utzi mezua hemen azpian.

En castellano

etiketak: Sareko harrikadak
haritz
haritz dio:
2007/05/28 14:51

Nire txofer ofiziala Guggenheimen ikusi zenuena da... Baina, tira, hegazkinik gidatzeko karneta baduzu... ;)

iturri
iturri dio:
2007/05/27 21:34

Aupa Haritz:

Beste batean izango da.

Portzierto, Kanarietara joateko txoferrik behar?

haritz
haritz dio:
2007/05/26 15:57

Kaixo Iturri! Jakin izan banu, zurekin joango nintzen Donostiatik. Ni bezperan Debara joan nintzen, goizeko 7:40etan Eibarren Bizkaibusa hartu eta oinez ibaiertzetik Guggenheimera! Hurrengorako adi egongo naiz, ni bezelako karnetgabekoentzat [teketenek ere ba omen daki honetaz zerbait] lagungarri dira zurea bezalako eskeintzak eta!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter