Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Pulitzer Saria: minbiziaz hil zen 10 urteko haurraren argazki sorta

Pulitzer Saria: minbiziaz hil zen 10 urteko haurraren argazki sorta

Mikel Iturria 2007/04/28 10:09

En castellano

Zuotako askok plan ederra izango duzue aste bukaerari begira (nik ere bai). Baina hemen agertzen den 10 urteko haur honi egindako erreportajeak gorputzaldia aldatu egin dit. Minbiziaz hildako ume estatubatuarraren eta amaren argazkiek irabazi dute 2007ko Pulitzer sari bat. Zera dio oinak:

“Awarded to Renée C. Byer of The Sacramento Bee for her intimate portrayal of a single mother and her young son as he loses his battle with cancer”.

Pasa den larunbatean nire amaren lehengusu bat eraman du minbiziak. 71 urte zituen. Mari, emazteari, eskainitako apuntea da hau, inoiz irakurri ez duela jakinda ere.

Julen Iturbek Mikel Agirregabiriarenean ikusitakoa aipatu duelako enteratu naiz.

Eguneratzea: 21:00etan: Pertsona batek utzi du Iturberenean saritutako erreportajeen lotura zuzena.

etiketak:
iturri
iturri dio:
2007/05/01 15:49

Kaixo Loretxoa eta Joxe:

Arrazoi duzu, Joxe: erdiragarria da.

Joxe: Errioxan eta Santanderren egon naiz asteburuan. Ondo pasatu dugu lagunekin.

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2007/04/29 22:09

Dokumentu erdiragarria, Mikel. Heriotzarekin batera, maitasunaren indarrak hunkitu nau, eta ni horrekin geratzen naiz. Zuk ere, alaitu apur bat aldartea, eta eskerrik asko zure artikulu labur horrengatik, berau ere sentiberatasunaren eredu baita. Besarkada bat.

loretxoa
loretxoa dio:
2007/04/29 14:44

Neri ere pasa zitzaidan. Izan ere, oraintxe jabetu naiz Sustatu eta Sustatu Irudiak-en XMLak ezberdinak direla.

Nik ere Julenenean izan nuen albiste

iturri
iturri dio:
2007/04/29 10:38

Eskerrik asko, Luistxo.

Pasa egin zitzaidan.

Luistxo
Luistxo dio:
2007/04/29 09:27

Asteartean atera genuen Sustatun

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter