Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Maria eta cannabisa

Maria eta cannabisa

Mikel Iturria 2007/04/19 07:00

En castellano

Berria irakurriz enteratu nintzen atzo eguerdian María San Gilek minbizia duela eta, horregatik, politika utzi behar duela bolada batez.

Pentsatu nuen lehenengo gauza izan zen: "ea sendatzen den!". Bigarrena, berriz, ea trantze honek zer pentsatua ematen dion eta ikuspegia moderatzeko aukera duen (gure hobe beharrez).

Lerro hauek idatzi aurretik, espero nuen bezala, ikusi dut Joxek ere animoak bidaltzen dizkiola San Gili.

Arratsaldean, etxerako bidean, Mezularia entzun nuen hamar minutuz. Martin Barriusok gonbidatu zuen Maria Panag elkartera (hemen Martini duela hilabete batzuk eginiko elkarrizketa bat). Elkarteak cannabisaren legeztatzea aldarrikatzen du eta aipatu sustantziaren erabilera terapeutikoa gomendatu zion Barriusok, goragalearen kontra.

Badakit ez dela txisteak egiteko unea, baina beste elkarte hau egokiagoa dela uste dut.

etiketak:
patxi lurra
patxi lurra dio:
2007/04/23 19:33

Zergaitik ez? Aitak deukon antzeko buruko minbizia eukan lagun batek, neure adinekoa danak eta kimioak emoten eutsan goragalea Miren Jonek baino ez eutsan kentzen. Bera, aurretik bedarzalea ez zana...

Aitari esan neutsan txantxetan, akaso berak be antzekoa egin izango ebala esanez. Baina, seriotan, zergaitik ez?

iturri
iturri dio:
2007/04/24 00:16

Bai, ondorio onak baditu, zergatik ez?

Gaur arratsaldean enterratu dugu gurasoen lehengusua, minbizia zuena. Ziplo geratu zen larunbata goizean.

Zaindu aita eta animo. Berdin zure lagunari ere.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter