Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Loretopetik (XIII) Debalde

Loretopetik (XIII) Debalde

Mikel Iturria 2007/03/23 06:00

En castellano

Irutxuloko Hitzan martxoaren 23an argitaratutakoa.

Pasa den astean aldizkari batek egin zidan proposamena. Zutabe bat nahi zuten. 4.500 karaktere neurria. Gaia: bi urte luzeko esperientzia kontatzea blogintzan. Gustatu zitzaidan ideia. Eskaerari zerbait falta zitzaiola konturatu arte.

Eginiko eskaintzari erantzuna eman aurretik, komunikabideetan dezenteko eskarmentua duen lagun batekin jarri nintzen harremanetan eta modu laburrean azaldu nion arazoaren funtsa, aldizkaria zein zen aipatuz eta posta elektronikoan faltan zegoen datua azalduz. Hark ere baietz, galdetzeko zenbat ordaintzen zuten.

Hori egin eta erantzuna berehala jaso nuen: gure medioak ez ditu asteko kolaborazio hauengatik ezer ordaintzen. Eskertu nion kazetariari nitaz akordatzea, berak ez baitzuen errurik, baina ezezko elektronikoa igorri nion.

Lagunarekin jarraitu nuen berbetan. Duela gutxi gertatutakoa jarri zidan adibide modura. Irrati baten deia jaso omen zuen hamar minutuko elkarrizketa egiteko. Elkarrizketa ordu erdiz luzatu bazen ere, hori ez zen arazo izan. Hura amaitu ondoren, kazetariaren dei berri bat jaso zuen. Eskerrak emateko izango zelakoan, bai zera! Aste horretakoa hurrengo asteetan errepikatzeko gonbitea luzatu zion irrati-gizonak.

Duela zenbait aste idatzi zuen Luistxok telebista ekoiztetxe bat jarri zela berarekin harremanetan. Etxean familia grabatzeko kamera batzuk utzi eta Katalunian antenan dagoen Efecte Mirall saioaren euskal bikia atera nahi du ETBk, Edo zu edo ni. Familiak nahi duenean erabakitzen du noiz grabatu, baina trukean ez du eurorik jasotzen.

Administrazio batek martxan jarritako plana aplikatzekoa zen eremu bereko jendea behar zutela-eta, nire beste lagun bati deitu zion erakunde batek. Funtzionarioak eta kargu politikoak aparte, bera bezala zeudenek ez omen zuten ez dietarik ez kilometrajerik kobratu.

Gauza guzti hauek buruan nituela, kolaborazioa bidaltzeko eskatu zidaten Irutxuloko Hitzatik. Gaia banuela esan nion deitzaileari. Hurrengo egunean jakin nuen egunkariak aurten 1.000 harpidedun berri behar dituela eta beste hainbeste datorrenean. Realaren erronka baino errazagoa dirudi, baina marka da hain jende gutxik dirua jartzea Donostiako euskal periodiko bakarra kalean izateko. Debaldeko irakurle izan nahiko dute.

Arraioa! Datorren astean antolatu beharreko ekitaldi baterako musikari baten premia dugu kultur etxean. Ez da lan handia, ea norbait dagoen prest doako kolaborazioa egiteko. Nori hots egingo diot?

konatxe
konatxe dio:
2007/03/23 21:53

Arrazoi duk Iturri, ohikoa ari duk gertatzen "idatz iezaguzu 2200 karaktereko artikulu bat halako gairen inguruan datorren astearterako" eta ordainik ez eskaintzea. Luzera begira kazetari eta idazleen aurkako ariketa duk. Fanzine batentzat, auzoko aldizkarirako... tira, baina askotan hedabide "establezituek" ere egiten ditek. Elkarrizketak ere halaxe, ez eta telefonoz ere. Mail triste bati erantzun eta kito. Degradazio profesionalaren ezaugarriak dituk, ene iritzian.

iturri
iturri dio:
2007/04/21 16:38

Aste honetan jakin dut "Edo zu edo ni" saioaren zuzendaritza utzi duela Iban del Campok. Reality gordinegia egiteko asmoa omen dute ekoiztetxeak eta telebistak. Kanpotik ekarri profesional euskaldun txukuna, zertarako? Earki gatxin/k!

Eskerrak Luistxok eta Patxi Traperok ezetz esan zuten.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter