Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Inaugurazioak

Inaugurazioak

Mikel Iturria 2007/03/20 19:27

En castellano

Arratsaldean ere lanera joateko asmoa nuen. Baina asmo hori goizekoa zen: ez naiz joan. Etxean geratu naiz. Musika entzuten, zenbait gauza idazten, artikulu batzuk irakurtzen. Neguaren azken eguna gozatzen. Hain laburra izan da aurtengoa!

Etxean geratu naiz, bai. Gaur Victoria Eugenia Antzokian jai bat dago gaueko 21:00etan. Ez naiz agertuko. Gutxitan joaten naiz horrelako ekitaldietara eta, joaten naizenean, beti dago argazkilari bat erretratuak ateratzeko prest. Gogoan dut duela bi urteko antzeko memelokerian harrapatu nindutela Gipuzkoako taberna gehienetan dagoen periodikoan. Nola? Jaten eta edaten. Ederto!

Bihar, berriz, Tabacalerako proiektuaren aurkezpena egongo da izen bereko eraikinean. Odón Elorzak, Joxe Joan Gonzalez Txabarrik eta Miren Azkaratek hartuko dute parte, hiru administrazioen izenean. Joxean Muñoz ere aritzekoa da. Zer kontatuko dute?

Ideiarik ere ez. Gustura hurbilduko nintzateke bihar eguerdiko aurkezpenera, baina goizeko 10:00etan dugu lan-bilera eta gure bilerak bi ordutan amaitzea miraria litzateke.

Portzierto, ea noiz inauguratzen duten Victoria Eugenia antzokiko kanpoaldea. Ondo legoke inauguratzea lanak burutu ondoren, ez aurretik. Maiatzaren 27a baino lehen seguru.

etiketak: Harrikadak
loretxoa
loretxoa dio:
2007/03/22 11:29

Kontxo, asmo berdina nuen ni, irakurri eta telebista ikustearena goxo-goxo kanpoan elurra ari zuen bitartean. Lanera joan behar izan nuen, ordea. Inbidia.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter