Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Yahoo-k cyberateos izeneko posta zerrenda ezabatu du

Yahoo-k cyberateos izeneko posta zerrenda ezabatu du

Mikel Iturria 2007/03/12 01:00

En castellano

Atzo goizean El País egunkariko zuzendariari bidalitako gutun honen irakurketak kezkatuta utzi ninduen.

Gutuna El Paísen

Gasteizko Arturo Ríos izeneko gizon batek sinaturiko lerroek hau zioten:

"En 1999 nacía la unión de cyberateos, una comunidad virtual formada por más de un millar de personas que se comunicaban mediante una lista de correo que en sus inicios fue creada en eGroups y luego, debido a la compra de esta empresa por parte de Yahoo! pasamos a formar parte de YahooGroups".

"El 8 de marzo, dicha empresa envió una carta en la que alegaba que se incumplía "algún" apartado de sus cláusulas, sin indicar cuál. Veinte minutos más tarde 80.000 mensajes publicados en sus ocho años de existencia, miles de artículos propios en sus archivos toda esa riqueza e historia documental se ha ido al traste de un plumazo, dejando huérfanos a sus foristas. Yahoo!, de arbitrario pucherazo, ha dado al traste con todo".

"Si bien es cierto que es una empresa privada y que puede hacer lo que quiera, dentro de las leyes, ver cómo se pisotea a un colectivo siempre es sangrante".

Hori da periodikoak argitaratutakoa. Taldearen webgunean begiratu dut baina ez da gauza askorik azaltzen. Lehen behintzat agertzen zen yahook eginiko trastada, baina orain ezta hori ere.

Yahoo-k ez du itxieraren arrazoirik ematen

Menéame-n ikusi dut Magonia blogean Luis Alfonso Gómezek aipatu duela gaia. Yahoo!ko komunikazio kabinetearekin harremanetan jarri da Gómez, El Correoko kazetaria, baina ez du lortu gauza askorik. Aipatu kabineteak ez ditu itxieraren arrazoiak publiko egin nahi.

Gómez-ek dioen bezala, "si Yahoo! considera que algún contenido infringe sus normas, lo elimina. Así, por las buenas. Y no explica la razón a nadie (...) ¿y si la infracción a las normas tiene su origen, por ejemplo, en un miembro de un foro que quiere torpedearlo?

Zaila dute cyberateoek eta zaila izango dugu guk ere mugitzen ez bagara.

etiketak: Sareko harrikadak
Luistxo Fernandez
Luistxo Fernandez dio:
2007/03/13 12:21

Ikusi dut "Google Groups-en errefuxiatu direla".:http://groups.google.es/group/cyberateos/topics Erabaki okerra, baldintza bertsuekin, handik ere desager daitezke. Soluzioa independentzia da, burujabetza teknologikoa eta edukien gainekoa, Eibartarrak zerrendak hartu zuen bidea Yahoo Groups atzean utzita, baina hango edukiak berekin ekarrita bere etxe berrira (Mailman zerrenda bat, eta Gmane bidezko web interfaze bat).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter