Henry Bengoa eta Metamorfosis
Atzoko Berrian pare bat notizi aipagarri irakurri nituen Kultura sailean. Bata, Kandido Urangak Henry Bengoa Inventarium obran oinarritutako bakarrizketa taularatuko duela. Biga, Doctor Deseo eta Antzerkiola Imaginarioa taldeek Metamorfosis lanaren bost emanaldi, bi Gasteizen, eskainiko dituztela Hegoaldeko lau hiriburuetan.
Kandido Uranga aktore zumaiarrak Henry Bengoa Inventarium lanean oinarritutako bakarrizketa taularatuko omen du hil honen 21ean Zumaiako antzokian. Eta ikus-entzuteko gogoa piztu zait. Emanaldia Julene Azpeitia lehiaketaren sari-emate ekitaldian izango da. Dagoeneko bi emanaldi eskaini ditu Astigarragan eta Erandion.
Emanaldia esan bezala bakarrizketa da eta Ruper Ordorika-ren kantak tartekatu omen ditu. Irakurketa erabat pertsonala, zeren eta duela 18 urte Atxagak-eta egindakoa ez omen du ikusi, ez berriki Pamiela argitaletxeak kaleratu duen disko-liburua entzun. Etxean aurkitutako liburuan oinarritutakoa dela dio Kandidok.
Atzoko Berria egunkarian ere irakurri dut Doctor Deseok eta Ander Lipusek Metamorfosis lanaren bost emanaldi eskainiko dituztela Hegoaldeko lau hiriburuetan. Urtarrilaren 7an, atzo, izatekoa zen lehenengoa, Gasteizko Hegoalde antzokian, eta gaur bigarrena toki berean. Musika eta antzerkia uztartzen dituen emanaldia hau ere ikusteko modukoa izango da, Lipus eta Fran Diez elkarrekin eszenatoki gainean.
Urteari hasiera ona emateko bi kultur proposamen erakargarri, beraz.