Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Polònia, Kataluniako telebistaren umorezko saioa

Polònia, Kataluniako telebistaren umorezko saioa

Mikel Iturria 2007/02/25 23:15

En castellano

Gero eta telebista gehiago ikusten dut ordenagailuaren aurrean. Errua Youtube bezalako zerbitzuek dute eta han bideoak eskegitzen dituztenek.

Alta emanda nago blog honetan eta bertatik jarraitzen ditut Kataluniako telebistan emititzen dituzten Polónia saioaren asteko bideorik onenak.

Hau da otsailaren 23ko saioari dagokion bat. PPkoen bulego nagusira doa SGAEko kobratzailea.

Telebista programa honek ere badu jarraitzaileentzako posta zerrenda bat

etiketak: Besteen harrikadak
oixiberua
oixiberua dio:
2007/02/27 23:49

Ai ene,Iturri Jauna. SGAErekin topatu zara.Inork baino hobeto jakin badakizu nortzuk diren eta ze nolako trikimailuak erabiltzen dituzte lapur koadrila hori.Okerrena da,musikariek, bere lanak arrakasta izateko, edota bere herritik kanpo ezagunak izan ahal izateko, bertan afiliatzea behartuta daude, eta kontsumitzaileok,bai musikan, bai antzerkian,bai kulturaren arloko ikuskizun guztietan, elkarte mafioso hori behartzen zaitut,zaituztegu, eta zaituztete, beraien jarritako zerga iraultzailea zintzo demonio ordaintzea. Ez naiz jakintsua ekonomi arloetan, baina adibide bat edo bi, jarriko dizut, dizuet: Diska bat erostea joaten garenenan, antzerki obra bat ikusteko sarrera erosten dugunean,edozein kontzertua entzutera joaten garenean,jakin badakigu ordaintzen dugun preziotikan ze % doa garbi garbia lapur koadrila horiengan???? Zehazki ez, baina dezente. Esaiguzu Iturri Jauna ze kopurukoa den Zerga Pribatua hori? Dexente ezta?. Egile eskubideak kobratzen dute lapur horiek, eta ez dakit zenbat gauzak gehiago ere,baina hemen azaldu nahi dizut nire galderatxoa: Eskubidea al dute zerga hori kobratzea, egilea ezezaguna bada? Izan untsa.

iturri
iturri dio:
2007/02/28 00:00

Aupa:

Musikariak bertan afiliatzera behartuta daude? Bai, gutxi gorabehera. Dena den, gero eta jende gehiago ari da bere kabuz. Duela bi urte, zaila baino zailagoa zen disko bat publikatzea SGAEren zerga pagatu gabe. Orain ez hainbeste. Badaude formulak.

Gure kultur etxeak iaz duela urte baino gutxiago pagatu zion SGAEri. Uste dut beste erakunde kudeatzaileen sorrerak min eman diela alor honetan, behintzat.

Egile ezezaguna: ez dut uste eskubiderik dutenik, baina ezin dizut ziurtatu.

Eskerrik asko mezuagatik

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter