Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / San Balentin Rabo

San Balentin Rabo

Mikel Iturria 2007/02/15 08:21

En castellano

Komunikabideen bidez jakin genuen atzo Kaixo Maitia harremanetarako webgunea abiatu berri dela, euskal jendea normalizazio bidean jartzeko iniziatiba, Bai Euskarari ziurtagiria eta guzti.

Aste honetan egon nintzen begiratzen kultur etxean jendeak abisuak-eta uzteko dagoen tabloia. Harrituta geratu nintzen jendea harremanetan jartzeko pare bat karteltxo, kutre samarrak kasu honetan, ikusi nituenean.

Gogoan dut duela pare bat urte Rio de Janeiroko kaleetan zehar, paseoan, publizitate banatzaileek ematen zituzten papertxoetan, diru erraza lortzeko eskaintzak nagusi zirela, baina bazeudela sexu arazoak konpontze bidean jartzeko foiletoak ere.

Atzo argitaratu zuen Irutxuloko Hitzak Ekologistak Martxan otsailaren 14ari begira abiatutako boikota: ez egitea erosketak, "aitzakia komertzial bat direlako. Denbora erosketak egiten xahutu beharrean bikotekideari arreta gehiago eskaintzea proposatu dute".

Hori irakurrita, Álvarez Raborekin gogoratu naiz (Madrilgo saltoki handi batzuetan lanean ari delako?). Bloga martxan jarri behar zuela esan zigun Hasier Etxeberriak duela ez asko. Eta uste nuen alta emanda nengoela, baina ez da horrela. Atzo sartu eta deskubritu baitut Youtubek zentsuratu zuela-eta, gozoa zegoela Rabo. Zenbait irakurleen oharrak jarraituta, beste toki batean eskegi du zentsuratutako animazioa. Eta nik hona ekarri dut.

El truco del Almendruco


El Truco Del Almendruco - video powered by Metacafe

etiketak: Besteen harrikadak
loretxoa
loretxoa dio:
2007/02/18 21:04
loretxoa
loretxoa dio:
2007/02/18 18:39

Aurrekoan lotu nuen bideo bat zentsuratu zuen YouTubekoek "due to terms of use". Youtube asko gustatzen zait, bainan korrekzio politikoak eta zentsurak akaso amaituko dute bere hasierako izpirituarekin.

Google-ek eragin handia du gure bizitzan. Bilatzailea, posta, bideoa, kalendarixoa, etabar etabar.

Haien erabiltzailea naiz, bainan kontuz ibili behar dugulakoan nago. Eta beste zerbitzu baliokideak erabili. Bada ez bada ere.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter