Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Oleguer Realera

Oleguer Realera

Mikel Iturria 2007/02/07 23:20

En castellano

Gauean irakurri dut Oleguer Presas jokalariak idatzi eta gaurko Berria egunkariak plazaratutakoa. Bartzelona futbol taldeko jokalariak azaldu du Espainiako Estatuak De Juana Chaos presoarekin egiten ari dena gaitzesten duela eta zalantzaz beterik ikusten duela estatu horren jarduera anitz.

Antzeko gauzaren bat irakurri izan diogu kataluniarrari beste batean: duela ia bi urte hau idatzi nuen Kataluniako prentsan Oleguerri eginiko elkarrizketa bat irakurri ondoren.

Kirolariak, normalean, ez dira topikoz beteriko diskurtsotik mugitzen. Ez kirolariak bakarrik, denen gustua egin behar duten negoziodunek berdin aritzen dira. Adibidez, Euskal Herriko puntako sukaldariak: oso basko eta oso tokiko (donostiar, bilbotar…) agertzeaz aparte, pulamentuzko gauza gutxi esatera ausartzen dira.

Kasu honetan, Oleguerrek esandakoa gustuko dugu, baina nola jasotzen ditugu gustuko ez ditugun beste hainbat iritzi? Gogoan dut Valery Karpin futbolari ohiari irakurri niola duela zenbait urte, karrera oparoa Realean amaitzen ari zela, Vladimir Putin presidentearen zale zela. Ez zitzaidan batere gustatu eta inoiz ez dut ahaztuko. Kasu honetan, lehendik atsegin nuen tipoa eta berdin txalotu nituen merezi zuten jokaldiak. Baina, esan bezala, esandakoa ez nuen inoiz ahantzi.

Orain, berriz, Oleguerrek esandakoa ez zaio askori gustatu. Bat esatearren, Laporta jaunari ez omen zaio gustatu jokalariak De Juanari buruzko adierazpenak egitea gaur Bartzelonaren prentsa-aretoan.

Lasai, Laporta: proposamen bat egitera ausartuko naiz. Oleguerrek aurten gutxi jokatu duenez, datorren denboraldian Presas jauna gurera ekartzeko eskaintza luzatuko dizuegu. Arazo bat dugu: horretarako txuri-urdinek Lehen Mailan jarraitu beharko dutela.

Argazkilaria: Jone Unanua, muguruzafm.com webgunetik jasoa.

Otsailaren 11ko eguneratzea: Gehienek jakingo duzue Berriak eta Vilawebek hasi dutela Olegueren aldeko kanpaina bat, Kelme kirol etxeak jokalariarekin zuen kontratua eteteagatik. Hemen sartu eta bidali e-mail bat. Une honetan 16217 lagunek hartu dute parte kanpaina horretan.

etiketak: Kirol harrikadak
Magic
Magic dio:
2007/02/08 22:37

Ez dakit egia ote den, baina irratian entzun dut Kelme etxeak Oleguer jokalariarekin zuen kontratua hautsi egin duela azken honek egin zituen adierazpen horiengatik. Ba al dakizue hori horrela den?

iturri
iturri dio:
2007/02/09 00:05

Kaixo:

Technoratin ikusten da Oleguerren kontu honek hautsak harrotu dituela.

Hala ere, ez dut ezer aurkitu Kelme etxearen erabaki hipotetiko horri buruz. Enpresaren webguneak ere ez du ezer aipatzen.

Eskerrik asko bioi.

Desplazatua
Desplazatua dio:
2007/02/08 13:11

>Kirolariak, normalean, ez dira topikoz beteriko diskurtsotik mugitzen. Ez kirolariak bakarrik, denen gustua egin behar duten negoziodunek berdin aritzen dira. Adibidez, Euskal Herriko puntako sukaldariak: oso basko eta oso tokiko (donostiar, bilbotar…) agertzeaz aparte, pulamentuzko gauza gutxi esatera ausartzen dira.

Arrazoi duzu honetan eta baita Oleguerren iritziak pertsona guztien gustukoak ez direla izango; ez dut entzun, baina ziur naiz Jimenez Losantosek primeran pasatu duela irratian bota dituenekin. Hala ere, zenbat balio du Oleguer Bartzelonako futbol jokalari "kataluniarrak" bere iritzia Berrian idaztea (eta han esaten zen moduan Directa giza mugimenduan astekarian)?

Iritzi bera dutenek gustura irakurriko dute, baina horrela ez denek lehenengo lerrora ere ez dira iritsiko. Nire ustez horrela izaten da gehien-gehienetan, norberak ezagutzen duen edo gustuko duenaren iritziak jasotzen ditu, baina besteak alde batera uzten ditugu.

Eta, bestetik, De Juanaren auzia gizarterako modua da futbolari batek bere iritzia ematea? Agian, politikatik kanpoko beste pertsona batzuen iritzi bilketaren lehenengo ekarpena izan da Olaguerrena.

Macig
Macig dio:
2007/02/10 20:02

Baieztatuta. EITBko Bitxiblogen irakurri ahal izan dut Kelme etxearen aurka kanpaina bat abian jarri dela. Nolanahi ere, ez du inongo estekarik ematen, baina Technoratin sartuta berehala lortu dut kanpainaren helbidea: Vilaweb

Desplazatua
Desplazatua dio:
2007/02/10 20:08

Ba neuk ointxe bertan sinatu dot "adierazpen askatasunaren" alde. Oleguerrenak hautsak harrotu ditu, eta hori kirolariek "berba egiten ez dakitela" diotela! Ba, kirolari buruz ari direnean izango da!

iturri
iturri dio:
2007/02/09 01:02

Kaixo:

Oraintxe bertan ikusi dut blog batean (ez dut jarriko loturarik, gustatu ez zaidalako) COPE irratiak adierazi duela Kelme enpresak jokalari honekin zuen kontratua eten egin duela (edo nahi duela).

alajaina!
alajaina! dio:
2007/02/10 11:48

egin duela...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter