Irakurketak eta film bat
Irakurri dut Euskadi Sariak direla-eta Jon Alonsok Argiaren Urtekarian idatzitako sei orrialdeak. Hautsak harrotuko ditu.
Irakurri dut Gaztesareak publikatutako salaketa, Gregorio Ordóñezen hilobiaren aurkako erasoagatik Auzitegi Nazionalaren aurrera eramandako gazteei buruzkoa. Ez dakit egia izango ote den bertan diotena, baina zaila izango da hori gailentzea "denak balio du" unean.
Irakurri dut Donostiako Udalean PSE-EE, EAJ eta EA korrika eta presaka ibili direla gaur errauskailua Zubietan jartzeko erabakia hartzeko orduan. Moyanok dioen bezala, Reala, kartzela eta errauskailua Zubietan, a zer pagotxa!
Irakurri dut Hasier Etxeberriak idatzi duela pikutara doala liburua, euskal literaturan zaila dela jada liburu batek 1.000 ale saltzea. Gauza on bat ikusten dut: duela zenbait urte baino hobeto gaude, kontziente baikara gauzak gaizki egiten ari garela. Eta hori da lehenengo urratsa. Bigarren urratsa ez da etorriko PVC eta antzeko erramintak diseinatuz. Ez dut plana irakurri, baina inguruan dabiltzan batzuekin hitz egitea nahikoa da hori ez dela bidea jakiteko.
Dena ez da izan irakurketa. Borja Cobeagaren laburmetraia ikusi dut, Oscarretako bidean dagoena. Kalean ikusita, tipo despistatuaren itxura du Borjak. Tipo jatorra dirudi, baina derrepentean atera zaion lagun piloarekin adi egon beharko du Intxaurrondokoak.
dena ez da txarra, txo!
Orain Zubietako jokalariak mutanteak izango dira (onerako, espero dugu...bai zera!) eta kartzelakoak birgizarteratu egingo dira, kartzela utziz... eritetxeko klineteak egiteko...