Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Internet, blog-ak eta musika

Internet, blog-ak eta musika

Mikel Iturria 2005/01/03 23:14

Oraindik oporretan nago, nahiz eta asteazkenean lanera bueltatu behar. Etxean pasa behar izan dut goiz guztia eta tarte hori sarean nabigatzeko aprobetxatu dut. Euskal blogosfera txikia da oraindik. Ingelesa menperatzen ez dugunok, nahiz berak gu menperatu, aukera gutxiago dugu. Hala ere, topatu ditut gazteleraz egiten diren zenbait blog interesgarri.

Adibidez Nacho Escolarren bitakora izan da horietako bat. Gaurko lehenengo notizian El Mundok atera duen Internet esparruko Espainiako 25 lagunen zerrenda Tartean euskaldun bakarra sartu dute, Javier Etxebeste, Yahoo-ren gizona Europan, oker ez banago.

Escolar ere zerrendan dago eta, blogean saltseatuz, musikoa dela jakin dut. Meteosat taldekoa hain zuzen ere. Ezaguna egiten zait taldea, baina ez dut jarraitu bere ibilbidea. Kantak pirateatzearen aldeko artikulu interesgarria topatu dut. Idatzita daukat nire aurkezpenean, CD originalak-edo (original hitza ondo erabilita badago behintzat) erosten dudala nik: hau da, diskoetxeek egindako CD-ak erosten ditudala. Etxean ez daukat konexio azkarra eta musika jaistea asko kostatzen zait. Musika grabatzea ere, ez zait gehiegi gustatzen. Niretzat errazena oraingoz ohiko dendetan edo sarean disketxeen CD-ak erostea dela uste dut.

Gaur ere deskubritu dut Iñigo Saenz de Ugarte –ren bloga. 1963 urtean Gasteizen jaio eta gaur egun Telecinco (¿por el culo te la ...?) telebista kateko kazetaria. Ekialde Hurbilean lanean aritutakoa. Periodistas 21 Juan Varela kazetari eta komunikazio gaietan adituaren bloga ere Espainiako komunikabideen gorabeherak jarraitzeko toki aproposa dela iruditu zait. Eta gauza hauetan pasatu dut goiza, Petti –ren Etxeko uzta disko zoragarria entzuten nuen bitartean. Kanta bat aukeratzekotan, lehenengoa, Hitz jarioa izenekoa, Xabier Montoiaren koru eta guzti.

etiketak:
eneko
eneko dio:
2005/01/04 02:48

Behintzat blogari ondo etorri zaio oporraldia: zortzi mezu egun gutxitan :-)

Sujerentzia txiki bat: Antzerkia, Umberto Eco eta Amorotoko kontuei buruzkoak blogerako modukoak dira! batez ere zure iritzia ...

Ongi segi!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter