Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Neka-nazkatuta nago

Neka-nazkatuta nago

Mikel Iturria 2007/01/16 21:22

En castellano

Gaur arratsaldean goiz atera naiz lanetik. 5etan edo. Etxera iritsi eta tonto moduan aritu naiz telebistari begira: ETBn Pásalo (Javier Ortiz zegoen) ikusten ari nintzela, lo seko geratu naiz. Esnatu eta bi kate pribatu españoletan poligrafoa berriro boladan dagoela ikusi dut. Batean, Aramis Fuster, bestean Poli Díaz boxeolari ohia. Bietan aurkezle lirainak, neska-mutilak, galdezka.

Gero, España Directo, TVE 1eko saioa sintonizatu dut. Madril inguruko poblatu txiro batean sartu dituzte kamerak. Programaren tonua ezin dut orain kalifikatu. Dirudienez, hiru mutikok, ijitoak hirurak, auto bat lapurtu zuten Vicálvaro inguruan eta herriko polizia atzetik zutela ihesari ekin zioten. Harritzekoa bada ere, hiru mutiko horiei elkarrizketa egiten utzi diete ingurukoek eta hipermerkatu batean bezain lasai paseatzen zen kazetaria pobreziaren erreinutik.

Aristik idatzi zuen igandean Berrian "inoiz ez dut onartuko objektuak pertsonen aurretik jartzea. Oso joera arriskutsua da, autoa urratzen badiozu jabea zakur bihurturik hurbiltzen zaizun gizarte batean".

Sentitzen dut esatea Pako, baina objektu bihurtuta gaude jada. Batzuk, Poli Díaz edo De Pedro objektu baino, jostailu izan dira eta orain jostailu puskatuak bihurtuta daude.

Oharra: gustatuko litzaidake beste tonu bat idazterakoan, baina neka-nazkatuta nago.

etiketak: Harrikadak
indezent
indezent dio:
2007/01/18 11:14

Lasai, ez zara eta bakarra. Tonu gortxeago bat ere barkatuko genizuke. Doako telebistak zakarrontzietan biurtzen ari dira eta egun bat iritsiko da (ez bada iritsi) pundamentuzko zerbait ikusteko plataforma digital bat kontratatu beharko duguna; dirua, dirua eta dirua, objetuak, objetuak eta objetuak erosteko. Nirekin behintzat, oraingoz lortu duten bakarra lehen baino telebista gutxiago ikustea izan da, ez da txarrena

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter