Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Fermin Muguruzaren adierazpena Barajaseko atentatuaren ondoren

Fermin Muguruzaren adierazpena Barajaseko atentatuaren ondoren

Mikel Iturria 2007/01/01 01:30

En castellano

"Izan ere, hitzari eskainitako gune xume honetatik, nire erabateko gaitzespena azaldu nahi baitut, Madrilen izandako atentatuari. Nire amorrua bi langile ekuadortar desagertuengatik. Bidaiariok beti aurkitu ahal izaten dugu lekutxoren bat atsedena hartzeko eta horregatik ni ere oihukatzen ari naiz hondakinetatik, atzo goizean nire isileko presentziarekin, Segiren aldeko prentsaurrekoan oihukatu nuen bezala, beraien jarduera politikoa gazte erakunde bezala zilegiztatzen eta pairatzen duten jazarpena salatzen".

"Gaur, inoiz baino gehiago eta beti bezala nire izenean bakarrik, ozenki eskatzen diot ETAri sueten iraunkorra berrezartzea eta Espainiar zein Frantziar gobernuei, errepresioa etetea, ideiak ilegaltzat jotzen dituzten legeak bertan behera uztea eta presondegiko politika sarraskitzailea aldatzea, errespetuaren zimendu sendoetan, hitzari emandako aukera eta bake prozesua berbideratzeko. Nire aldetik, prozesua blindatzeko, atzeraezina bihurtuz, antolatzen diren hiritarren ekimenetan parte hartzeko konprometitzen naiz, soilik gizarte zibila eta herri mugimenduak lortuko duelako geure erabakiak eta eskubideak errespeta daitezen".

"Besarkada erraldoi bat".

Fermin Muguruza

Urtarrilaren 2ko eguneraketa. 22:30etan.

Ferminen komunikatua toki ezberdinetan dago eztabaidagai:

Zabaldun

Menéame-n

Kaos en la red webgunean

Urtarrilaren 4ko eguneraketa. 22:25etan.

Zabaldun inork ez du iruzkinik egin, baina zerbitzu horren historia laburrean notiziarik bozkatuena da une honetan.

etiketak: Harrikadak
patxi lurra
patxi lurra dio:
2007/01/03 00:15

Gaurko egunkarian Anjel Lertxundik beste testu zoragarri bat laga deusku, Blokeo estrukturala izenburukoa. Batik bat ezker abertzale ilegalizatuari eskatzen deutsa autokritika egitea, Anoetako izpiritua benetan berreskuratzea eta abar.

Fermin Muguruzaren berbak horixe dira, autokritika eta Anoetako izpiritua lehenestea.

Argiago ezin: "Soilik gizarte zibila eta herri mugimenduak lortuko duelako geure erabakiak eta eskubideak errespeta daitezen".

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter