Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Jende temosoa

Jende temosoa

Mikel Iturria 2006/12/19 23:11

En castellano

Lankide batek, Maitek, oraindik Word Perfect testu prozesadorea erabiltzen duen tipo bat ezagutzen duela aipatu dit gaur goizean. Pertsona hori ezaguna da, baina Maitek ez dit utzi haren izena publiko egiten.

Duela zenbait asteburu, Javier Marías idazleak El País egunkariaren igandeko aldizkarian duen zutabean zioen ez zuela e-mailik erabiltzen. Donna Leon idazle estatubatuarrak ere ez omen du e-postarik nahi. García Cancini irakasle mexikarrak adierazi zuen elkarrizketa batean e-postak gainditu egin zuela eta berriro faxa erabiltzen hasia zela.

Goazen honekin zerikusi gutxi duen beste gai bat aipatzera. Arratsaldean, Udalak atera dituen egutegiak banatu ditugu hiriko kultur etxetan. Banaka banatzeko gomendioa genuen, baina beti dago baten bat alaba duena lanean, ahizpa ospitalean, seme-alabak kanpoan, lehengusu bat Bolivian… Eta 19:00etarako agortu dira guztiak.

Amaitu eta berehala etorri zait andre bat esanez, haserre, ikusi duela pertsona bat bi egutegirekin eta bera, zergak pagatzen duen herritarra, alerik gabe gelditu dela. Esan diot gauzak ez hartzeko horrela. Alkateari esateko etxera bidaltzeko ale bat hurrengoan, arrapostu dit berak, kontribuzioa helarazten dioten bezala. Alde egin duenean, ea kemen berarekin egiten ote duen borroka gauza garrantzitsuak lortzeko pasa zait burutik.

Zein den istorio guztien haria? Jende temosoa garela, dedio!

etiketak:
Magicm
Magicm dio:
2006/12/20 22:33

Nik ere lankide bat daukat Word Perfect erabiltzen duena eta hau ere ezaguna da.

Ez da pertsona bera izango?

Ez baitut uste jende asko testu prozesadore horrekin ibiliko denik eta, are gutxiago, ezagunak.

Euskal abeslari batetaz ari al gara?

iturri
iturri dio:
2006/12/21 12:19

Ostia! Badakit zein den euskal abeslari hori!

Ez, ez da nik mezu honetan aipatzen dudana. Bestea ere ilustrea da, ezaguna euskal munduan, baina ez da kultura alorrekoa.

Goierritarra bai.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter