Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Uztail Oparo Ostean

Uztail Oparo Ostean

Mikel Iturria 2004/12/31 12:35

Urte erdia emanaldirik egin gabe egon ondoren, atzo, abenduaren 30ean, lagun arteko giroan igo ziren Donostiako Guardetxeko eszenatokira Harkaitz Cano (narratzailea), Igor Calzada (gitarrajotzailea), Luis Fernandez (txelo jotzailea) eta Oianko Txoperena (multimedia gizona).

20:30etarako bertan ginen. Jendea ere nahikoa puntual agertu zen. Eszenografia landuta zeukaten. Aulki batzuk atera zituzten nonbaitetik. Agertokiaren aurrean kandela ttikiak. Alboetan ere bai. Eszenatokiaren erdian bi tela, irudiak bertan proiektatzeko pantaila moduan. Gure aldetik begiratuta, ezker aldean eseri zen Fernandez txelista, erdian kokatu zuen bere burua Calzadak, eskuinean Canok. Txoperena ikusleen atzealdean, bulego moduan erabiltzen den goiko pisuan.

Ekitaldia hasteko Sigur Ros-en kanta zoragarria. Kanta amaitu eta zuzeneko musikoen txanda ailegatu zen. Laugarren aldia da ikuskizuna ikus-entzuten dudala. Beti aldatzen da zerbait. Asko. Testua dexente aldatu da oraingoan. Beti bezain zorrotz ari da Cano: zapaten istorioak; hirietako istorioak; estatuen istorioak; maitea ahazteko diarioko apunteak I, II, III eta IV; maitea ez ahazteko diarioko apunteak....

Batzuei gehiago gustatzen zaizkie musika tarteak. Beste batzuei testuak. Irudiak gustuko ditu honek. Emaitza osoa hark.

Ikus-entzuteko moduko emanaldia. Dudarik gabe. Ea behingoz Uztail Oparo Ostean webgunea amaitzen duten eta Euskal Herriko antzoki eta kultur etxeetan emanaldia saltzeko gai den manager bat topatzen duten.

Amen.

Oharra: Hurrengo emanaldia, 2005eko urtarrilaren 7an, Sorazulen, gaueko 22:30etan. Urte berri on!

Beste ohar bat: Google bilatzaile santuak gezurrik esaten ez badu, 2003-2004an hemen aritu dira:

2003ko azaroaren hasieran, EHUren Ignazio Barriola eraikineko aretoan.

2003ko abenduaren 27an Orion

Urtarrilaren 15ean, Ernest Lluch-Amarako Kultur Etxean

Otsailaren 10ean, Donostiako KMn

Apirilaren 2an Azpeitian

Apirilaren 22an Iruran

Maiatzaren 19an Zamudion

etiketak: Kultur harrikadak
iturri
iturri dio:
2004/12/31 14:48

Gaurko DVn Mitxel Ezquiagak Harkaitz Canori eginiko elkarrizketa ageri da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter