Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Iruñan Donostian baino hobeto

Iruñan Donostian baino hobeto

Mikel Iturria 2006/12/02 22:24

En castellano

Kontua ez da gaurkoa. Hiru hilabete atzera egin beharra dago. Uste baino gehiago luzatu den uda (naturalaren) amaieran. Igande arratsaldea. Lagun talde bat. Betiko kontuak aipatu genituen, baina badago bat oraindik burutik kendu ezin dudana.

Taldeko batek urtebete darama lanean Gipuzkoan, Komunikazioaren esparruan. Aurretik hiruzpalau urte egin zituen eremu berdinean Nafarroan. Eta nazkatuta zegoen hemen topatu duenarekin.

Laguna, agian Stockholm sindromearen menpe, askoz hobeto zegoen Iruñean Donostian baino.

Baga

Askoz ere hobeak omen dira Sanz-ek eta Barcinak dituzten lan-taldeak; kaskarragoak, diferentziaz, Gipuzkoan dauden agintariak (Udala, Aldundia, Kutxa…)

Biga

Iruñako Udalean abertzaleek uste baino botere gehiago dute. Gai dira behar den tokian Barcinari kontuak eskatzeko, batzarretan estu hartzen omen dute.

Higa

Obreroen bi ekarpen azpimarragarri: lehiakortasuna eta lana eta familia uztartzeko aukera gehiago. Kexatzen zen zaila delako Gipuzkoan aurkitzea Nafarroan lansaioak antolatzeko zituen erraztasunak.

Laga

Kutxa eta CAN. Antzeko-parezido. Murtzian gure diruarekin espekulatzen duen erakundeak apustu berritzaileak laguntzeko duen kemen falta aipatu zidan.

Boga

Hau nirea da: Iruñako kontuak ezagutzen ez baditut ere, Gipuzkoako boterea lau teklajole kaskarren esku ikusteak min ematen dit.

Duela hamar urte Napartheid aldizkariaren leloa gogoan ("Soweton, Euskal Herrian baino hobeto"), nire lagunari jarraikiz esan daiteke, berriz: "Iruñan Donostian baino hobeto".

Ea zer dioen Loretxoak

etiketak: Harrikadak
loretxoa
loretxoa dio:
2006/12/03 22:20

Miguel Sanz eta Yolanda Barcinak dituzten lantaldean Gipuzkoan dituzuenak bainan hobeak omen dira. Ez dut Joxe Juan González de Txabarrik Diputazioan duen lantaldea ezagutzen, bainan ikus ditzagun nafarrak.

Ideologia nabarristari dagokionez, Corellako seme diren Miguel Sanz eta Alberto Catalán dira nabarmenenak, Javier Caballerorekin batera. Triunbirato antiabertzalea esanen nuke. Francisco Iribarren lehendakariordea ukitu neoliberala ematen dio. Perfil teknikoagoa du, ideologikoa baino. Enpresariak gustura daude berarekin, ez ordea sindikatu eta gizarte eragileak.

Komeniko litzateke gogoratzea gobernu hau izan zela EHN, Energía Hidroeléctrica de Navarra, enpresa aintzindaría ACCIONARI saldu ziona jakitea, gero Iberdrolaren ehuneko bat erosteko. Entrecanales familiakoak oraindik deskojonatzen ari dira.

Kulturan eta Hezkuntzan, bi izen zorigaiztoko ditugu. Juan Ramón Corpas Mauleón eta Luis Campoy. Lehena Baluarteak liluratua bizi da, eta Xabierko Frantziskoz ere. Hortik aurrera, kultura? zer da hori? Gizon triste bezain petrala. Eta Campoyz zer esanen dizut... Kazetari askok auzo-lotsa pasa izan dutela haren agerraldi publikoetan, eta 15 milio euro gastatuko ditu Tuterako Kanpusa eraikitzen, Nafarroako Liburutegi Nagusia eraikitzeke dagoenean, edo Pablo Sarasate Kontserbatorioan saguak dituztenean.

Eta euskararekiko duten sentsibilitateaz, hutsaren hurrengoa asko dela uste dut, eta ez da kontsigna. Inbidia handia ematen didate Jazzaldia, Zinemaldia, Beldurrezko Zinemaren Astea, Musika Hamabostaldia... edo Donostian bertan dituzuen auzo Kultur etxeak (Jareño-Egia, Ernest Lluch, Lugaritz...)

Industria, Garraiobide eta Osasun sailburuak, Javier Armendariz, Alvaro Miranda eta Maria Kutz perfil teknikoagoak dituzte. Haiekin lan egin duten pertsonak ezagutzen ditut, eta adibidez, Mirandaz diote "kabroi efizientea dela". Ez dut uste ordea informazioren gizartea bultzatzeko planik egin dituztenik, Industrian, (e-donostia moduko ekimenek inbidia ematen didate) edo kondoiak behar bezala bultzatzen dituztenik, Osasun sailan. Eta monokultibo industriala, erran nahi baita, Wolkswagen, hor dago, "Damostenesen ezpata balitz bezala", Sanz dixit.

Isabel García Malo ongizate sailburu izendatu zuten berriki, haren departamentuaren kaosa bidera zezan, –norbaitek putaetxe batekin konparatu zuen– eta goiz da oraindik nota jartzeko.

Nahita utzi ditut CDNko 2 kontseilari amaierarako. Nekazaritzakoa, Jose Javier Echarte, "el desconocido" gizon ona da. Hark eta egiten duen politika ez ditu inork ezagutzen. Hor dago, baina ez balego ez luke inork nabarituko.

Eta azkenik, Etxebizita eta Ingurugiro sailburua, Jose Andrés Burguete. Etxebizitzak Nafarroan dituen arazoak konpondu ez dakien kontseilari "guapo eta sinpatikoa". Eta ingurugiroaz, ba zentral termikoak, edo Larrako ski-estazioa bultzatu nahi duen gobernu baten kontseilariak ez dakit bere lanak oso ongi egiten dituen.

Yolanda Bartzinari, batzarrak bost. Oposizio osoa bat egin du, eta estu lotzen dute, bai, baina gehiengo osoa izanik, arcodeltriunfotik pasatzen ditu oposizioaren galdera eta eskakizunak. Gehiengo osoak ez du kontrolik, ez Iruñeko Udalan, ezta Sebastopolen ere.

Obreroen ekarpenez, Nafarroan, txanpon bateko bi alde dira. Egia da osasungintzan, edo ikerketa eta hezkuntzan garrantzia handia izan dutela. Jende askok ikasi du haren unibertsitatean, eta ekonomia dinamizatu dutela ez dut uste inork zalanztan jarriko duenik.

Baina aldi berean gizartearen eboluzioa eta progresoa nabarmen geldotu dute. Hauek ez dira katolikoak, hauek ultra-katolikoak dira. Abortorik ezin da egin Nafarroan, adibidez. Eta CIMA delako zentro bioteknologikoan ez dituzte zelula amekin ikerketarik eginen.

Ez ditut ezagutzen lana eta familia uztartzeko haien enplegatuei eskeintzen dizkien aukerak, baina pentsatzekoa da asko eta handiak izanen direla, haien ideologiarekin talka egin nahi ez badute, behintzat.

Kutxaren kemen falta aipatzen duzu. Kontxo, Caja Navarra ez dut uste asko egiten duenik. Civican moduko zentro kulturala bultzatu, eta haren mozkinen zati bat gizarte ekintzei eskeintzen die. Hortik aurrera, Kutxak gobernuz kanpoko erakundeak ez direla gogoratzea ez legoke gaizki. Hala ere, erabili izan dut Tele-kutxa kontzertuetarako sarrerak erosteko eta zerbitzu hori ez dago Nafarroan.

Nik ez ditut sakonean ezagutzen Gipuzkoako boterearen azpiegiturak, baina Nafarrokoak familia, edo akaso Familia batzuen esku, autoegile baten esku eta alderdi baten esku daudela esaten badut... pernandoren egiak, sudurraren atzean begiak.

Eta hau da, dudarik gabe, blog batean utzi dudan erantzunik luzeena, zuk hala eskatuta.

Besarkada bat, kabroi horrek.

loretxoa
loretxoa dio:
2006/12/03 21:19

Hi bai kabroia, Iturria:) Patxadaz irakurri eta emanen diot behar duen erantzuna, zin dagizut.

loretxoa
loretxoa dio:
2006/12/06 16:20

Barka Iturria atzerapenagatik, bainan katarro gaizto batek jota nago.

Nik ez nuke esanen, Nafarroan beheinik behin, atzean dituzten lantaldeak oso listuak direnik. Tontoak ezta ere, bainan karentzia asko dituzte, ene ustean, eta hiriburu eta erkidego hobe bat posible dira, ene ustez. Eztabaida luzea da, badakit. Akaso horregatik abenduaren 13ko jaian jarraituko dugu hizketan.

Baina azken konsiderazio batzu egitea gustatuko litzaidake: Iruñea, adibidez, autoaren minbiziak jota bizi da. Hasi dira orain, 2006an bidegorriak eraikitzen. Porlaneko sukarra ere edonon aurki daiteke. Badugu El Corte Inglés, bainan ez Liburutegi nagusia, eta adibide honek balio dezake gure gobernarien lehentasunak ikusteko.

Agur bero bat.

ixuxko
ixuxko dio:
2006/12/04 20:22

Bai, egia, ikerketa-lan ona.

Aio

http://athleticblog.blogspot.com/

iturri
iturri dio:
2006/12/04 00:18

Aupa Loretxoa:

Ikerketa-lan bikaina. Ondo baino hobeto ezagutzen (sufritzen) dituzu Nafarroako Gobernuko kontseilariak!

Lana borobiltzeko: jendaurrean jartzen dituzten horiek ez dira, orokorrean, oso listuak. Baina atzetik dituztenak ere ez?

Hori da kontua.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter