Paule Sodupe eta Eduardo Madina
Bake prozesuaren gorabeherak komunikabideen bidez zabaltzen diren bitartean (ez digute ezer kontatzen, baina hortxe ari dira egunero alde guztiak zipli-zapla, giroa nahasten eta gu denak nazkatzen), gaur goizean irakurri dut Miel Anjel Elustondo kazetariak aste honetako Argian publikaturiko elkarrizketa. Elkarrizketatua hiru presoren ama den Paule Sodupe andre mutrikuarra da.
Auzitegi Nazionalean Eduardo Madinak atentatuaz esandakoak entzun ondoren sentitu nuen antzeko zirrara sentitu dut. Berdin du bakoitzak zer pentsatzen duen, berdin du haiekin ados gauden edo ez, baina zirrara sortzen dute biek ala biek.
Gazteleraz jarri dut jada elkarrizketaren lehenengo flasha. Bihar, edo etzi, gainerakoa jarriko dut.
Zirraragarria da ere Gabriel Arestiren poema hau:
Etarren ama urrikariek / bakea dute merezi / bihotz-ikara izugarrian dardaraz baitira bizi. / Etarren amek asko sufritzen dute. / Andre hauen bihotzean / kabitzen da / munduko min guztia.
(...)
ETArren amek / asko sufritzen dute, / semeak hiltzen dizkietenean / eta batez ere /semeek hiltzen dutenean.
Joxepa Mendizabal Zaldibian
Zeure moduan Sodupe andrea eta Madina jaunaren testimonioekin zeozer sentitzeko gai garenok, bienekin, ekidistanteak, epelak, koldarrak (inkluso) ei gara.
Gora "epelkeria" hori!