Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Spam edo zabor posta

Spam edo zabor posta

Mikel Iturria 2006/11/09 08:00

Pasa den astean idatzi zuen Luistxok spam-ari buruz. Kasu honetan, Baketik erakundearen informazioa behin eta berriro jasotzen duelako kexatu zen eibarnauta.

Elkarri, Lokarri, Baketik

Nik ere jasotzen ditut sortu berri den erakunde honen e-postak. Zergatik? Duela zenbait urte nire sinadura eman nuen Elkarrik abiatutako kanpaina batean. Elkarri desagertu egin da eta Lokarrik ditu haien datuak orain. Nire susmoa da Lokarrik Elkarriren datu-basea erabiltzen duela informazioa banatzeko eta, gainera, Baketik institutuak ere jaso dituela datu horiek... baina ezin dut frogatu.

Eskerrak duela bi urte etxez aldatu naizela eta paperean ez dudala jasotzen bi elkarte hauen propaganda. Etxea erosi zuenak zakarretara botako du zuzenean. Ulertuko nuke Lokarri Elkarriko kideekin harremanetan jartzea zera adierazteko: dakizunez, Lokarri sortu berri da eta gure informazioa jaso nahi izanez gero, baieztatu aukera hori nola edo hala. Nahikoa litzateke hori. Ezin dena da informazioa behin eta berriro bidali, komunikabideen bidez enteratuko ez bagina bezala.

Herri Irratia

Haserre nago ere Herri Irratiarekin. Uda aurretik kultur etxera bidali ziguten buletin digitala izeneko pdf artxiboa. 1,8 megako pisua zuela konturatu nintzenean eta horrek gure korreoa kolapsatzeko zuen arriskua ikusita, e-mail bat idatzi nien. Ez zidaten kasurik egin.

Bigarren e-maila eskribitu nien, nire haserrrea agerian utziz. Ez zidaten kasurik egin, udazkenean berriro bidali baitidate beste bat. Hirugarren e-maila idatzi nien: mesedez, horrelako artxiborik ez bidaltzeko esan nien; ea zergatik ez zuten buletina haien webgunean jartzen (16.a argitaratuta dute eta oraindik 1.a dago webgunean); azkenik, zergatik ez zuten benetako buletin digitala sortzen (blog bat, RSS jarioarekin eta kitto).

Ez zidaten kasurik egin. Luistxoren kexa irakurri nuenean, erantzunetan zer edo zer jartzea erabaki nuen. Lagun gehiagok egin du gauza bera eta Felipe Retamal, Herri Irratiko ordezkariak, aitortu du akatsa. Orain falta zaiena da hanka ateratzea.

Nik ere spam?

Kontua da nik kultur etxean egiten ditugun zenbait ekitaldien berri emateko jotzen dudala nire agendara. Ez dut bidalketa orokorrik egiten: ekitaldiaren arabera, bidali egiten diet batzuei edo besteei.

Hona hemen pare bat lotura spam-a, zabor-postari buruzkoak:

Wikipedia euskaraz

Wikipedia gazteleraz (Sarrera bikaina).

etiketak: Sareko harrikadak
lander
lander dio:
2006/11/10 03:07

Ni ere haserretu egiten nintzen hasieran. Jasotzerakoan, pistola bat imaginatzen nuen, pisutsua, olioztatua. Bala bat imaginatzen nuen ondoren, bala bat zerua zeharkatzen, garunean sartzen, garuneko egitura txikitzen, eta bala ateratzen, hormarutz, garun zipriztinez lagunduta. Gero, ordea, borroka ezinezkoa zela deskubritzerakoan (gu baino askoz ere aztiagoak dira hakerrak), ondo hartzen hasi nintzen. Gaur egun, bataz beste 40 bat mezu jasotzen dut egunero. Zerrenda borratzen hasten naizenean, nire buruari esaten diot: Gaur Patriciak idatzi dit, eta Jerryk, eta Michaelek, eta Seymourek, eta Franckek, eta Vanessak, eta hende pilla batek. Ezin dute ni gabe bizi. Ezin dute gu gabe bizi. Zoritxarrez.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter