Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Déjà vu eta Musikaren eraginpean

Déjà vu eta Musikaren eraginpean

Mikel Iturria 2006/10/23 08:00

Gauean irratia entzutea gustatzen zait. Urtetan entzun ditut Espainiako kirol irratietako pope aho beroen saioak (José María García edo José Ramón de la Morena), baina jada ez nago prest. Beste bolada batez Radio Euskadiko gaueko solasaldia eta kirol saioa entzun izan dut, baina kirolaren eta prozesuaren gurpiletik atera nahi dut ordu horietan.

Gazte nintzeneko ohiturara bueltatu naiz: orduan, Herri Irratiko Forkiren musika tartea entzuten nuen, "Azken furgoia", baita Euskadi Irratian aritzen zen Jon Sanzen "Paretari begira" irratsaioa ere. Orain deskubritu dut Déjà vu, Susana Mujikak gaueko 23:15etatik aurrera Euskadi Irratian egunero gidatzen duen ordu eta hiru laurdeneko irratsaioa. Joxe Aranzabali esker izan nuen haren berri eta halako batean sintonizatu egin nuen. Geroztik, behin baino gehiagotan entzun dut.

Orokorrean, irratsaioaren tonua egokia iruditzen zait. Gustuko ditut Lander Garroren interbentzioak (Ikea-ara joateagatik lotsatuta: masa sentitzeagatik) edo Estitxu Fernandezenak (nahiz ez izan Traperoa bezain zalea). Barkatuko didate gainerako solaskideek, baina oraindik ez ditut ikasi denen izen-abizenak.

Déjà vuk badu ere "Blogesfera" izeneko tartea eta bertan euskal blogosferatik hartutako pasarteren bat irakurtzeko ohitura dute.

Triste nago, berriz, ordu erdi kendu diotelako "Musikaren eraginpean" saioari, Asier Leoz kazetari finak aurkezten duena. Lehen gaueko 21:05etatik 22:00etara zena, ordu erdikoa da denboraldi honetan, astelehenetik ostegunera. Iaztik jarraitu dut kazetari honen programa eta lana ondo baino hobeto egiten duela iruditu zait. Lastima, beraz, aldaketa hori. Dena dela, ostiraletan, pare bat orduko saioa egiten duela esan didate.

Irakaspena: gutiziak prestatuz gero, euskaldunak ere gai gara delicatessenak dastatzeko, beraiekin gozatzeko.

Post scriptum: norbait animatzen da hemen kontatzera profesional hauek irrati publikoan dituzten lan baldintzak? Asier autonomoa dela esango nuke. Susana ez dakit. Eta besteen egoera nolakoa da?

Post scriptum plus: Dani Arizalaz idatz nezakeen ere, baina ederto bete du alde hori Hamaika ikus-entzuteko jaioak blogak.

etiketak: Harrikadak
Arratetxo
Arratetxo dio:
2007/03/24 17:20

Deja vu saioa entzun nuen atzo, martxoak 23 ostirala, antza denez kontzertuak zuzenean egiten dituzte ostiraletan eta atzo Gose taldearen txanda izan zen, datorren ostiralean berriz Kerobia arituko da zuzenean. Apostu polita iruditzen zait, hala ere, ostiral batean gaueko 23tan gazte gehienok kalean izaten gara, ostegunetan izango balitz, primerakoa litzateke.

iturri
iturri dio:
2007/03/24 23:32

Kaixo Arratetxo:

Eskerrik asko mezuagatik. Atzo egon nintzen Lugaritzen Kerobia taldearen kontzertua ikusten. Kristoren banda zuzenean. Eta apirilaren 20an, toki berean, Gose arituko da.

Kasualitatea.

iturri
iturri dio:
2006/10/25 23:59

Kaixo Patxi:

Astearte gauean egon zen Estitxu irratsaioan. Uste dut pasa den astean ere egun horretan aritu zela.

Gero, Gorka Juliok hitz egin zuen Web 2.0ari buruz.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2006/10/28 13:52

Asier Leozek lagundu izan gaitu uhinetatik hainbat arratsaldez Errenteriatik Bilbora bueltan autoan gindoazala ("29 dolar", "Noiz Pop"), haren abots xarmagarria eta musika aukeraketa bikaina lagun.

Gaur egun laguntzen gaitu Pello sehaskaratu ondorengo momentu horietan. Orduan Asier Leozek gu sehaskatzen gaitu bere abots eta musika kulunkariagaz.

Errematerako, idatziz uzten ditu astero bere gomendio musikalak "berria"n. Holan ezagutu dogu Lila Downs moduko gutizia.

placida
placida dio:
2007/10/25 00:10

ze anekdota polita! :-)

Aurreko komentarioa idazterakoan ez nintzan konturatu sarrera iazkoa zela, berriagola zela pentsatu nuen...

Adi jarraituko ditut zure nobedadeak. Ia trackbackak egiten ikasten dudan, horrela loturak egiten ditudanean zure blogara jakingo duzu, ezta?

Ondo-ondo segi! ;)

placida
placida dio:
2007/10/22 12:18

Kaixo Iturri!

Azkenaldian Dèjá vuko aurkezlea Nagore Telleria da, Susana Mujikaren ordez.

Ni ere kolaboratzaile bezala nabil saio horretan, asteartetan, hamaikak eta laurdenetatik aurrera "Tendentzieroa" izeneko tartean, eta oso-oso gustora, egia esateko. Aste hontan saioaren web-gunea jarriko dute martxan.

Portzierto, zer moduz Gainsbourg gainbegiratuz kontzertua? ;-)

iturri
iturri dio:
2007/10/22 12:59

Kaixo Placida:

Pozten naiz programa horretan zaudelako. Aurreko batean bidali nizkion goraintziak Susanari, Imanol Aizpururi buruzko mezuan, eta deitu ninduen telefonoz. Asko hunkitu nintzen, baina ezin izan nuen ezer koherente esan telefonoaren beste aldean.

Gainsbourg-ena ondo joan zen. Aurrerapen bat izan zen. Aste honetan kezkatzen nauen gai bati helduko diot, kontzertu hori aprobetxatuz.

Segi fin.

Patxi
Patxi dio:
2006/10/24 16:48

Atzo entzun nuen lehenengo aldiz, eta gustatu zitzaidan bai. Eskerrikasko gomendioarengatik, Iturri.

alajaina!
alajaina! dio:
2006/10/23 12:46

"norbait animatzen da hemen kontatzera profesional hauek irrati publikoan dituzten lan baldintzak?"

Zulo txikieta daude, makina askorekin, eta munduareklin komunikatzen dira mikro bat medio.

:-D

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter