Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Zaindu maite duzun hori

Zaindu maite duzun hori

Mikel Iturria 2006/10/21 17:04

En castellano

Azken boladan tokiko eszenari dagozkion zenbait berri pozgarri jasotzen ari naiz. Horietako bi aipatuko ditut hemen: bata, "Arto Artian" ekimena da eta bestea, "support your local scene".

Arto Artian

Arto artian ekimenak diskoak argitaratzeko asmoa du eta osatu du dagoeneko lehen katalogoa.

Egitasmoaren aurkezpena zorrotza da, zorrotzegia nire gusturako: "90 hamarkada Eskual Herritan, kontu zarrak berritzen kalea bizirik zen oraindik. Orwellen 1984ko amesgaiztoa urruti zenean, ordenagailuak, jende helduagoaren tresna -ez oraindik herriaren opio-, borrokak kalean zirauen eta ezinezkoa zen beste era batera izatea. ‘Dirurik ematen ez duen rockanrolla’ bere buruaren parodia izatera pasa zen; Kortatutik Negu Gorriakera; eta Donosti inguruko norbaitzuk verano azul leloa asmatua bazuten ere, urruti zen oraino Loreak Mendiaken hutsalkeria, urruti Kukumuxuren arrakasta komertziala. Garraxiak zentzua zuen artean. Zaratak jateko gordinegia zirudien, moldagaitza. RRVaren azkenetan, abestitako hitzak sozialak-politikoak ziren ezinbestean. Sinistea baino, izatea zen kontua, aukeren aurretik zen pragmatismoa. Guk ere izatea erabaki gendun".

"Musika txikiak eta eskulanak banatzeko katalogoa da. Ez dago musika estilo jakin batean oinarritua, bere helburu nagusia gure inguruotako zenbait artista interesgarriren eta pertsonalen soinu-lanak sustatu eta banatzea da. Hemen aurkezten ditugun lanak nagusiki auto-ekoizpenak eta diskoetxe txikiek argitaratutako grabaketak dira. Hain zuzen, izaera horiek dituzten mugak gainditu nahi ditugu, sei hilabetero argitaratu ditugun katalogo honekin".

Gutural, Gutariko Bat eta Akauzazte taldeen berrargiltapen bana aurkeztu dute CD euskarrian.

Support your local scene

Hots, Love of 74 lagun ipurterrearen ahalegin berria.

Nik proposatu nion Ruper Ordorikaren kantu batetik hartutako esaldia erabiltzea euskaraz, Zaindu maite duzun hori, baina berak beste bat aukeratu du: Gertuko kultura ikus ezazu.

Itzuliko dut Lok apunte horretan dioena: "Estadioetan eskaintzen diren kontzertuetara goaz, baina ez dakigu ezer gure herrikideen soinuetaz. Jende asko biltzen dituzten gauzak, kanpokoak, erosoak, handiak ditugu gustuko. Eta gertukoa ahaztu egiten zaigu".

"Inor ez da bere auzoko, plazako edo herriko kultur jardueretara hurbiltzen. Inork ez du egunkaria hartzen eta izen arrarodun talde batek taberna zulo batean eman behar duen kontzertura joateko ipurdia mugitzen".

"Inork ez ditu bi ordu ematen kultur etxe baten areto nagusian ezagutzen ez duen antzezlana ikusteko, baina ez dago problemarik egunero bi ordu telebistaren aurrean pasatzeko. Inor ez da sartzen erakusketa areto batean inguruko tipo batek bertan paratu dituen Ugandako argazkiak ikusteko".

"Inork ez du arriskurik hartzen eta ez da gai lurralde berekoa den artista baten eskultura areto batean ikusteko".

"Horregatik sortu dut Support your local scene. Parte hartu zure komunitatearen ekitaldietan, agertu, iritzia eman, haserretu hala nahi izanez gero. Baina kexatu ere kultura (lokalaren) hilzori egoeragatik, jendea joaten ez delako, espaziorik ez dagoelako eta gizartearen nagikeriagatik".

Egilea: Love of 74

"Gu hasiko gara ikusten dituzun irudi hauen eranskailuak egiten (ingelesez eta gazteleraz ere) eta kalean itsatsiko ditugu. Gauza bera egin nahi izanez gero, eskatu guri. Edo segi kultur ekitaldi batera. Agendan begiratuz gero, ziur topatuko duzula gustuko gauzaren bat".

Support your local scene

etiketak: Kultur harrikadak
Loveof74
Loveof74 dio:
2006/10/23 13:13

bai, zaindu maite duzun hori proposamen oso ona zen, mr Harrikadak. Baina gauzak edo pertsonak zintzeko haien gainean (eta ez literalki) egon behar da, mimatzen. Eta maite behar dituzu.

Azken puntu hau, maitasunarena, ez dut oso argi ikusten gure gertuko kulturan. Agian zibermaitasuna izango da, eta bere erakustaldietan gure presentzia ez da beharrezkoa.

:-D

iturri
iturri dio:
2006/10/21 21:39

Ondo pasa Tenpluan, ze arraio!

Abenduan (20an oker ez banago) Donostira etortzekoa da.

Aupa Ruper! Biba gu!

patxi lurra
patxi lurra dio:
2006/10/21 20:16

Edo hobeto esanda: Nonork zainduko dau maite dogun hori maite dogun musika egiten dauan hura ikusi eta entzun ahal izateko.

Datorren barikuan, Tenpluan. Aspaldiko partez, zu ta ni, Maider eta biok guraso barriak kontzertu batean. Aupa Ruper!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter