Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Badatoz

Badatoz

Mikel Iturria 2006/10/09 23:14

En castellano

-Gero eta jende gehiago dator kanpotik.

-Bai, horrela da, baina oraindik oso gutxi dira.

-Hemengoei ematen ez zaizkien laguntzak jasotzen dituzte beraiek.

-Ez dut uste horrela denik.

-Bai, gertutik ezagutzen dudan kasu bat kontatuko banizu...

-Noski, beti egongo dira salbuespenak.

-Hemengo jende askok ez du eskatzen laguntzarik.

-Lo daudelako.

-Lotsa dutelako.

-Berdin zait. Mundu globalizatuan bizi gara. Onerako eta txarrerako.

-Nik ez ditut gauzak horrela ikusten. Hemengoei esku bat bota behar zaie.

Nahikoa zela erabaki dut. Hemengoak vs. kanpokoak sailkapena ez dut nik ulertzen.

Hau da, lagun batek dio Kovacevic bertakoa dela, hemen bizi eta lanean ari delako.

Atzo, Mataróko lagun batek esan zidan 116.000 biztanleko herri horretan % 20etik gertu dela etorkin (datu ofizialak). Mariak dio bere auzoan % 30etik gora.

Badatoz, badatoz, tse-tse; badatoz, badatoz, tse-tse.

etiketak: Harrikadak
patxi lurra
patxi lurra dio:
2006/10/10 12:56

Kasu hauetan geure "bestefobia" edo "kanpofobia" azaleratzen da, azpian bildur eta izu kolektibo guztien amak jotzen gaituela.

Bildurturik bizi gara. Eta honeri buruz idatzi dau JL Zabala-k gaur: "Orain, ordea, ez naute lehen adina beldurtzen mehatxu horiek guztiek. Beldurtzeaz ere nazkatu naiz."

Horixe.

oier
oier dio:
2006/10/10 11:42

Kanpotik jendea dator bai, eta datozen urteotan gehiago eta gehiago etorriko da, baina nabarmen antzematen ari naizena da arrazismoa ere datorrela, eta hori ez dator kanpotik. Euskaldunak (espainolak, frantsesak, edo belgak bezala) arrazistak gara. Orain arte ez dugu gehiegi erakutsi ez dugulako beharrik izan. Hemendik aurrera mozorroa kendu eta argi erakutsiko dugu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter