Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Urdaci Herri Irratian?

Urdaci Herri Irratian?

Mikel Iturria 2006/09/15 08:00

En castellano

Ez da gaurko notizia, udako atarian entzun nuelako lehen aldiz, baina atzo irakurri nuen Berrian (eskerrik asko Loretxoa loturagatik) Alfredo Urdaci kazetari nafarra fitxatu duela zutabegile lanetarako Donostiako Herri Irratiak. Atzo enteratu ez nintzenez, ez nuen hartu bere garaian hartu nuen sorpresa.

Mariano Ferrer erretiratu zenetik gutxi jarraitu dut irratia. Badakit aldaketa asko egon direla, baina ez zait buruan sartzen fitxaketaren arrazoia. Ikuskizuna ematen duelako bakarrizketetan? Blogaria delako? Ansonen Ahora doako egunkarian idatzitako kolaborazioengatik?

Xabier Riezu Herri Irratiko albistegieetako zuzendariak esandakoak jaso ditu Urtzi Urkizuk:

"Urdacirekin probokatu egin nahi dugu. Geure burua irrati libre gisa ikusten dugu, eta aniztasunaren aldeko apustuaren barnean dago Urdaci hartu izana".

Ah! Hori da. Probokazioa! Horregatik bada, lasai. Escolarrenean irakurri genuen herenegun Hater blogariak harrapatu duela Urdaci bere burua laudatuz. Baina ez bere izena emanda, bere azken liburuari buruzko komentario anonimoa foro batean utzi nahian baizik.

Tristea da Herri Irratiak horrelako jendilajea aukeratzea zer esana emateko. Emisora hau iparra galduta dagoela dirudi.

Hater-en erantzunetan batek utzitako mezuak azaldu dezake gure ezinegona: "Lo que pasa es que a Urdaci le tenéis manía porque es vasco..."

etiketak: Besteen harrikadak
loretxoa
loretxoa dio:
2006/09/15 13:11

Urdaci La Popun? Ezin sinetsita nago. Eta zergaitik ez Jiménez Losantos, edo Curry Valenzuela. Hori bai probokatzailea.

Marianoren umezurtz, Aitorrek eta Luistxok esan bezala.

alajaina!
alajaina! dio:
2006/09/15 14:17

agian urdazik, Komeriaren Kluba tankerako La sexta katearen programa horretan erabil zuen aurpegia azalduko du, eta Ronald MAcDonald (edo MAcTxistorra) bezala agertuko da.

Aitor
Aitor dio:
2006/09/15 10:14

Ni atzo enteratu nintzen eta sekulako sorpresa hartu nuen. Hasiera batetan txantxa zela pentsatu nuen. Ondo iruditzen zait pentsakera anitzeko pertsonak edukitzea zutabegile bezala, baino Urdaciren tankerakoak ez ordea. Ideologia berdineko beste edozein zutabegile "normalagoa" errez aurkitu zezaketeen, nahi izan ezkero.

Nik egia esan, Mariano jubilatu eta gero, apenas entzuten dut Herri Irratia.

Luistxo
Luistxo dio:
2006/09/15 12:50

Nik gaur beste pentsakizun bat eduki dut: Mariano Ferrer. Zenbat botatzen dugu faltan. Hain gazte joan zitzaigun...

Loretxoa
Loretxoa dio:
2006/09/15 18:02

Berriako albistearen lotura.

Nik neronek idatzi behar dut hontaz.

Milesker

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter