Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Joseba Irazoki zuzenean, irri eta solas

Joseba Irazoki zuzenean, irri eta solas

Mikel Iturria 2004/12/26 11:50

Kontzertu bat ikusteko, entzuteko eta gozatzeko asmoz atera zara etxetik. Kontzertua taberna batean da. Jendea dago. Hala ere, askori ez zaio interesatzen eszenatoki gainekoa. Zer demontre egin dezakezu?

Bukowski tabernan Joseba Irazoki beratarrak Irri eta solas diskoa aurkeztu zuen duela zenbait aste. Josebaren proiektu berria da, Onddo eta Do sortu ondoren. Gitarrajole gisa bakarlari eta talde ezberdinekin ibilia da: Petti, Xabier Montoia, Anje Duhalde, Maixa eta Ixiar...

Orain bakarlari gisa bide folkia hartu du, gitarra edo banjoa eta ahotsa. Mark Eitzel eta antzekoen bidetik. Letra gehienak Mikel Taberna idazlearenak dira, baina beste zenbait letragileren testuak musikatu ditu: Daniel Irazoki, Xabier Silveira eta Beñardo Goietxe. Euskal Herrian proiektu originala iruditu zait Josebarena. Gitarrajole ona da eta ahotsarekin ausartu da, modu berezian abestuz. Diskoa bere kabuz argitaratu du eta jonddo27 a bildua hotmail.com e-posta edo 659 30 zortzi 100 telefono zenbakia erabil ditzakezu berarekin harremanetan jartzeko.

Tabernara sartu ginenean kontzertua hasi gabe zegoen. Larunbatetan, garai horretan, dagoen ohiko marmarra. 10 bat minutuko atzerapenarekin hasi zen kontzertua eta, sorpresa, jendea ez zen isildu. Mekaguen! Halako proposamen erakargarria zuzenekoetan hainbeste tradizioa duen taberna batean eta jende gehiena paso eginez.

Kontzertu bukaeran, Joseba pozik zegoen tabernako jabeekin. Eta publikoaren jarrera ohikoa omen da tabernetan. Egia esateko aspaldian ez nintzen taberna batera joan kontzertu bat entzutera, baina gauzak horrela badira, gutxitan hurbilduko naiz hemendik aurrera.

Hain zaila al da kontzertua hasi aurretik lokaleko pertsonaren batek mikroa hartzea eta esatea, “jaun-andreok, gaur zuekin Joseba Irazoki. Mesedez, gorde isiltasuna” edo antzeko zerbait?

Musika zuzenean eskaintzen duten antzeko tabernei nire errekonozimendua, baina, kontxo, ohitura zatar hauek alboratzen hasi beharko dugu.

Iban
Iban dio:
2005/01/12 12:43

Ez da bat ere erraza ez. Tabenara dirua tragoak eta... Nago, hala ere, taberna berarena baino jendearena izan behar dela ardura. Nik, badago monologo bat egiten tipo bat eta ez bazait pitorik interesatzen ba beste taberna bat topatzen dut. Egia esan, normalean, ba interesatzen zait ia edozer gauza eta isilik ikusten duten horietakoa naiz, baina ulertu dezaket jendeak interesik ez izatea. Hori bai, zuk esan duzun moduan, ze errespetu duten batzuek (gehienek?). Artistari errespetu minimoa zor diogu. Eta hori ez da erakusten, ikasi egiten da edo ez, baina zaila da erakustea. Alperrekoa tabernariak mikroa hartu eta aurkezpena egitea...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter