Riki Lopez gustatzen zait
Abuztuaren 16an ikusi nuen azken aldiz Riki López, Ondarroako Jaietan, Artabideko Plaza Gorrian (ez ginen 100 lagun hurbildu). Ezaguna da Euskal Herriko zenbait tokitan, askotan egon delako antzoki txiki eta tabernetan. Donostiako Poltsiko Antzerkian, 2005eko maiatzean, adibidez.
Orain, jende askok ezagutzen du. Zergatik? Espainiako saskibaloi selekzioko jokalariek haren kantu bat erabiltzen zutelako giroa berotzeko. "El busto es mío" du izena kantuak.
Nik egia esan behar baldin badut horrela ezagutu dut, Munduko Saskibaloi txapeldunengatik; bestela ideiarik ere existitzen zenik. Suposatzen dut berari ere oso ongi etorriko zaiola jasootako publizitatea ;)