Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / BlogDay 2006

BlogDay 2006

Mikel Iturria 2006/09/01 00:15

En castellano

Duela minutu gutxi ikusitako La 2 Noticias informatiboagatik enteratu naiz gaur dela BlogDay, Blogaren Nazioarteko Eguna edo antzeko-parezido.

Telebista itzali eta ordenagailu piztu dut. Nire bloglines.com-eko jarioa ikustera joan naiz eta harpidetutako blogen artean batek bakarrik aipatzen du eguna: Processblack-ek.

Honen arabera, egun hau ospatzeko ondorengo bost gauza egin behar dira:

  1. Interesgarri iruditzen zaizkizun 5 blog berri topatu.
  2. BlogDay dela-eta, gomendatutako edo aukeratutako egileak jakinaren gainean jarri.
  3. Blog bakoitzaren deskribapen laburra egin eta loturaren bat jarri.
  4. Abuztuaren 31n, BlogDay egunean, apunte berri bat idatzi zuk gomendatutako 5 blogak aipatuz.
  5. Technoratiren BlogDay tag-a edo etiketa gehitu, baita Blogday.org webgunera lotura egin.

Hona hemen nire gomendioak:

  1. Love of 74. Musika maite duelako, argia delako, kabroi bat delako eta, besteak beste, Gipuzkoako Foru Ogasunaren eraikina erre zeneko argazki sorta hura primizia moduan jartzeagatik.
  2. Loretxoa. Gazteleraz idazten duen kazetari burlatarra (itxuraz). Abuztuan zehar topatu dut sarean eta merezi du hemen agertzea.
  3. Javier Ortiz. Sei urte bete berri dituelako egunero hausnartzen, idazten eta sarean jartzen.
  4. Etiam. Normalean lozorroan dagoen bloga, baina pizten denean 2004ko uda hartako post zirraragarri haiek gogoratzen dizkidalako eta blog honen diseinua berea delako.
  5. Ana M.-ren Pravda txikia, abuztuaren hondarretan blogosferara jaio berri den bloga. Zorionak.

Amen.

etiketak: Sareko harrikadak
Loretxoa
Loretxoa dio:
2006/09/06 19:30

Asko poztu nau egin didazun erreferentzia. Ezusteko polita hartu dut. Esker mila, Mikel.

newton
newton dio:
2006/09/01 11:41

# Ana M.-ren Pravda txikia ez dakit VOXen jarraituko duen edo beste zerbitzari batean, bere Fabrican informazio gehiago duzu. Argi dago, polita izango zela euskarazko proiektuarekin aurrera jarraitzea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter