Bigarren urtebetetzea
2004ko uztailaren 14an esan daiteke publikatu nuela hemen lehenengo apuntea, Herri Irratitik erretiroa hartu berria zuen Mariano Ferrer kazetariari buruzkoa.
Geroztik, 280 apunte inguru bota ditut lur honetan eta euskarazko baratzeari, gaztelerazko zatia gehitu nion beste lagun baten etxean urte honen hasieran.
Ez dakit noiz arte egongo naizen. Oraingoz gustura nabil eta hori da garrantzitsuena.
Datorren astean oporrak hartuko ditut eta horrek izango du eraginik blogean. Hau da, blogari ere oporrak emango dizkiot uztailaren 22tik aurrera.
Ondo pasa.
Bi urte hauetan artikulu mamitsuak eta landuak irakurri ditut Mikelenean, txapela kentzeko modukoak, bai eta harrikada atseginak be. Euskarazko blogosferan erreferentea zarenez, ekarri asko!
PD: Irailetik aurrera: bat, bi, hiru, lau...