Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / José Ignacio Munilla, gotzaina

José Ignacio Munilla, gotzaina

Mikel Iturria 2006/06/25 12:25

En castellano

Gaur goizean Euskadi Irratian edo Radio Euskadin (ez dakit non, zeren eta biak sintonizatu ditut esnatzerakoan), Zumarragako El Salvador elizako parroko gisa jardun duen José Ignacio Munilla, 44 urtekoa, gotzain izendatu dutela entzun dut.

Diario Vascon publikatu izan dituen artikuluak osotasunean irakurtzeko kemenik ez dut inoiz izan. Ezagun homosexual batek, kristaua bera, eman zidan noizbait gizon honen talantearen berri.

Kontua da Google-i galdezka joan naizela eta Autores católicos izeneko webgunea deskubritu dudala. Bertan argitaratu ditu Munillak artikulu mordoa. (Eguneratzea: 2009ko azaroaren 21ean. Gipuzkoako gotzain izendatuko omen dute laster Munilla. Hona hemen artikuluen lotura zuzena: José Ignacio Munillaren artikuluak).

Webmaster prestua du webguneak eta azkar aldatu diote titulua: jada Palentziako gotzain gisa aurkeztua da. Elizaren alderdi kontserbadoreena internet kontuetan iaioa ez dela esango duzue gero…

Google-n eginiko ehizaldiaren ondoren, Munillaren artikulu sorta gainbegiratzen egon naiz. Egia aitortzeko, ez dute balio irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina baterako, baina edonoren bilirrubina igoko lukeen artikulu batekin egin dut topo berehala. Izenburua Homosexualidad y esperanza.

Zera dio gure gotzainak:

"El cambio en la consideración de la homosexualidad, de trastorno psicopatológico a mera condición sexual alternativa, se ha debido más a las presiones de los influyentes lobbys gays, que a nuevas evidencias científicas. Fue en 1980 cuando estos grupos consiguieron una de sus mayores "victorias", al lograr que la Asociación Americana de Psiquiatría retirara la homosexualidad del manual de trastornos comportamentales (Diagnostic and Statistical Manual)".

(…)

"Existen, no obstante, profesionales de primera línea que se atreven a continuar afirmando lo que la psiquiatría siempre ha afirmado: estamos ante un trastorno neurótico (Van Den Aardweg, Bieber & Bieber, Aquilino Polaino, etc...)"

Ezin izan dut gehiago irakurri, baina honek ematen du gotzain berriaren kapazidadearen berri (gaitasuna jarri behar nuen, baina txiste errazegia litzateke; errazegia den bezala idaztea erreparatzeko artikuluaren interneteko loturaren amaierari).

José Ignacio: gaixo zaude.

Oharra: hau guztiau idatzi ondoren, Patxi Traperok gaia tratatu zuela ikusi dut. Otsailean edo. Hor doa:

"Jose Ignacio Munilla Zumarragako El Salvador parrokiako parrokoa da. Opusekoa, edo hor nunbaitekoa. Azeri hutsa negozioetarako. Zumarragako udalak 40 miloiko subentzioa ematea lortu zuen eliza berri bat eraikitzeko. Bertan bizi da, eta bertan dabil, bere eliztarren artzai".

Eguneratzea, 2009ko azaroak 22: Donostiako gotzain izendatu dute Munilla.

etiketak: Besteen harrikadak
Patxi
Patxi dio:
2006/06/27 01:42

Aupa Mikel:

Aipatu nituen bai 40 miloiak, eta azeri izenondoa egokitu nion Munillari. Lapurra ere dei niezaiokeen, kontutan hartzen badegu berak bazekiela hura Zumarragako herritarroi hartutako dirua zala, eta Zumarragako herritar asko eta askok, herritar gehienok seguruasko, ez geundela ados subentzio harekin.

Errenta aitorpena egiterakoan galdetu egiten zaigu, nora bideratu nahi degun dirua. Zumarragako udalak ez zigun galdetu.

Aurrekoan mezu bat idatzi nuen gustora jakingo nukeela gure zergen dirua nora dijoan. Ba kalkulatu egin det nere etxetik zenbat diru irten zan: 200 euro inguru.

Munillaren onarpenarekin Udalak lapurtu zidan diruarekin, medicos sin fronteras erakundeak adibidez makina bat sufrimentu ebitatutako zuen, planetako toki laiotzen batean. Haiei emango nizkien gustora 200 euro hoiek. Ez zidaten galdetu baina.

Adreilu bihurtu ziren.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter